LEHEN AMODIOA LISBOAN



DANCE liburuan oinarritu naiz, liburu honi amaiera bat eman diot.
Audioa

Konturatu orduko, mutilaren hostalean geunden biok batera, gau hartan ezagututako mutilarekin.Esnatu eta gero,Ireneren hainbat dei dauzkadala ikusi eta bakarrik utzi nuela gogoratu dut.Orduan, arropak jantzi eta nire hostalera joan naiz Irene bertan zegoela egiaztatzera. Bertara heltzerakoan , lagunak non egon nintzen galdetu didate eta gertatutakoa kontatu diet.
Gau hartan gertatutakoa pentsatzen hasi eta mutil hura atsegin dudala konturatu naiz , baina ez nion bere telefono zenbakia eskatu eta ez nekien nola kontaktatu berarekin. Lisboan beste 4 egun geratzen zaizkigu oraindik.






Hurrengo egunean, hiria ikustera joan gara , eguerdiko ordu biak aldera , Lisboako kaleak ikusten ari garela,gaueko mutil hura ikusi dut, bat batean Olatzi ukondoarekin eman eta bera zela esan diot, baina beti bezala lotsatu eta ez naiz ausartu berarekin hitz egiten. Banekien ez nuela bera ikusteko beste aukerarik izango , elkartzeko aukera askorik ez dagoela jakin badakit, Lisboa oso handia baita.






Lisboako hiria disfrutatzeko soilik 2 egun geratzen zaizkigu eta ez daukat gazte haren berririk.Hostalean gelditzeko erabakia hartu dut, mutil hori gehiago ez ikustea pentsatzeak tristatu egiten nau eta ezin dut sentimendu hori bihotzetik atera, egia esan ez dut nahi!






Hori gutxi balitz,nire lagunak, kalera irten eta arratsalde aldera adiskide baten dei bat jaso dut.Mutil hura nire bizitzaren inguruan ikertzen aritu dela esan didate. Olatzek, hostalean gelditu naizela esan dio eta honek helbidea eskatu dio nire berri jakin nahi duelako, eta nola ez, arazorik gabe nire telefono zenbakia emateko esan diot .Olatzek , Bruno duela izena esan dit eta segituan hostalera nire bila etorri behar zuela esan dit. Arropa elegantea aukeratu behar nuen Brunorentzat... Bruno berehala iritsi da, ez nuen espero hain azkar iritsiko zenik , jantzi gabe harrapatu nau pixka bat itxaroteko eskatu diot,jantzi eta gero,honek, taberna batera zerbait hartzera joateko proposamena egin dit eta nola ez, irrikitan nengoen eta ezagutu ginen tabernara eraman nau.






Brunok , hiriko taberna batean batera afaltzeko eskatu dit.Eskaera onartu eta Lisboako tabernarik politenera joan gara,momentu horretan inoiz bizi izandako momenturik zoriontsuenetariko bat izan da, nire begiek distira berezi bat dute amodioa airean dagoela argi dago, bion konexioa amaigabea da… Gainera, konpainia ezin hobeagorekin. Zer gehiago eskatu dezaket?






Egun bakarretik ezagutzen gara elkar , baina ziur nago , inoiz , inork ere ez nauela hain zoriontsu egin edo ni ez naizela hain pozik sentitu inoiz.






Azkenean , Eskoriatzara bueltatzeko eguna iritsi da, bioi pena izugarria ematen digu, elkar ikusi gabe denbora asko egon behar garelako . azkenengo eguna dela eta elkarrekin bazkaltzera joan gara, bidai honetako momenturik gogorrena izan da eta agurtzeko momentua heldu denean biok negarrez agurtu gara elkar. Tren geltokian ordu bete egon behar izan gara zain , eta halako batean, komunera nindoala, Bruno maletekin ikusi dut eta nirekin Eskoriatza datorrela esan dit eta tren geltoki erdian pozez saltoka hasi naiz, hemendik aurrera gure bizitzetako momenturik oparoenak datozela uste dut, eskutik elkarrekin igo gara trenera Eskoriatzara bidean.






Nagore Gruzeta.






Comentarios

  1. Nagore Gruzeta idazlea. Lehen Amodioa Lisboan ipuinaren kritika. Kontakizun laburra da irakurritakoa. Nire ustez, ez da oso entretenigarria;eleberri honek ez nau harrapatu, agian, niri gustatzen zaizkidan ipuinekin konparatuta oso ezberdina delako.

    Horrelako eleberrietan, beste zerbait bilatzen dudanaren sentsazioa dut. Eleberria interesgarria izatea soilik ez da nahikoa, zerbait berria irakurtzea gustatuko litzaidake, niri bururatuko ez litzaidakeen edozer. Kasu honetan, ez dut bilatzen ditudan sentsazioak aurkitu, baina beste pertsonaren batentzat, zoragarria izan daiteke.

    Lehen amodioa izeneko ipuinak aurkezten duen gaiak badu gure oporrekin hurbiltasun handia, izan ere, oso ohikoa baita jai egun batzuk ditugunean kanpora joatea. Hori gutxi balitz, oporretako maitasun kontuak ere badu lotura gure bizitzekin.

    Ipuina irakurterraza da: erabilitako euskara arrunta da, guztia ulertzen da eta ez dut hiztegiaren beharrik izan irakurgaia ulertzeko. Narratzailea lehen pertsonan dago. Honek hurbiltasun handia ematen dio irakurleari, honek ere, pertsonaiek dituzten pentsamenduen jabe gara.

    Pertsonaiei dagokionez, ez du protagonistaren aipamenik egiten, baina beste bi pertsonaiena, aldiz, bai: Olatz laguna da eta Bruno ezagutu duen mutila.

    Hau guztia esanik, maitasun ipuinak gustuko dituenari gomendatuko nioke; nik, ordea, ez dut uste idazle honen ipuinik irakurriko dudanik denbora batez.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario