PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ



IZEN HAUSKORRAK (JARRAIPENA)

NARRAZIOA: https://drive.google.com/file/d/169BJBQ6Zm35vUsvAyU0v0Z7dtuAxsB-F/view?userstoinvite=jaagirre@arizmendikide.net&ts=5c73a00e&actionButton=1 

PORTUKO MUTILA


Markos da nire izena, baina herrikoek “portuko mutila” bezala ezagutzen naute. Uda garaian egunero portura jaisten naiz, negu osoan zehar amets egin dudan neska hori ikusteko nahian. Martina deitzen da, eta urtero etortzen da uztaila bukaeran bere guraso eta anaiarekin portu kantian dagoen etxe batera. Iazko udan ezagutu nuen, bere irudia burutik kendu ezinik nago. Egunero gogoratzen ditut berarekin igarotako momentuak.


Eguna argitu bezain laster, bainujantzia hartu eta nire etxetik berera dauden ehun metroak tximisten pare egiten nituen, Martina berriz ikusteko gogo handiz. Bere atarira hurbildu eta txirrina jotzetik bost minutura agertzen zen bera, nire begiak irazekiz. Hondartzara bidean beste lagun batzuekin elkartu, eta barre nahiz jolasez beteriko goizak pasatzen genituen batera.

Arratsaldetan izozki bat erosi eta hondartza gaineko parke baten esertzen ginen, arratsaldeetako denbora pasa bakarra gure artean solastea zen, sekula ez dut bere ahoak mintzatutako hitz bat bera ere ahaztuko. Bere ahotza oraindik entzun dezaket parkera joan eta begiak ixten ditudanean.

Ilunkararekin batera bakoitza bere etxera joaten zen afaltzera. Gogoan dauzkat oraindik, ia afaldu gabe, Martina ikusteko itxaron ezinean etxetik korrika irteten nintzelako, nire gurasoekin izaten nituen kimerak. Afaldu ondoren, bere atarira hurbiltzen nintzen berriz, txirrina jo eta berehala ikusten nuen Martina, egunero aurreko egunean baino politago.


Gauero portura joaten ginen eta arrantzaleen txalupetan sartzen ginen. Bertan gau bukaezinak pasatu izan ditugu, inoiz ahaztu ezin izango ditudan gauak.

Martina ikusi nuen azken egunean, portuan bitxiak saltzen dituen bizardunari maskor bat erosi nion. Maskorrean “Martina” idazteko eskatu nion, baina ez nekien ez nuela neska hori gehiago ikusiko. Bere aitari, lan-kontuak zirela eta, Madriletik deitu eta berehala alde egin zutela entzun nuen.

Maskorra nire gelan gorde nuen, baina ez nire oroitzapenak bezain ondo.


Abuztua heltzear da, baina etxe hartan ez da inor sartu oraindik. Martina ez dudala berriz ikusiko pentsatzen hasia naiz. Portuko arrantzale eta langileek zorotzat hartzen naute, egia esan, zoratzen hasi naizela uste dut nik ere.
                                                                              Uztaila bukatzear dago, ez da inor etxean.

Egunero bezala portura jaitsi eta maskorrarekin bueltaka hasi naiz ertzeko etxe horri noizean behin begirada bat botaz. Gaur, abuztuak 4, kotxe bat etxe parean ikusi dut behingoz. Bertara hurbildu, eta arrainak gordetzeko egurrezko kutxa batzuen atzean erdi-ezkutaturik, Martinaren kotxea ikusi dut. Martina kotxetik jaitsi eta erabat aldatu dela konturatu naiz berehala, iaz baino begi hobeekin ikusten dut orain, bere kutuntasunak erabat blokeatzen ditu nire gorputzeko giharrak.

Pausu batzuk aurrera egin eta beregana hurbiltzea, edota hitz soil bat esatea, inoiz baino zailagoa egiten zait orain, harri bihurtu bainaiz.

Martinak ikusi nauela uste dut, niregana hurbiltzen ari da, maskorra poltsikotik ateratzen hasi naiz.

Que tal… Mario?. Que casualidad, ¿Como estan los demas? Me muero de ganas de verlos a todos e ir a la playa. - Esan dit. Hoztasun handiz, baina bere irribarrerik politenarekin.

Guztiz izoztu zait bihotza, bertatik ihes egiteko gogoa daukat orain. Bere hitzek goitik bera pitzatu naute. Maskorra poltsikoan gorde eta sorbaldan kolpetxo bat eman ondoren, gero arte esan dit. Gorputza dardarka eta bihotza urraturik,portura bueltatu naiz. Txalupak amarratzeko mutiloi baten jarri naiz, itsasoaren bakardadeari begira.

Mikel Galvez.

Comentarios

  1. Irakurri berri dudan ipuinak "Portuko mutila" du izena eta haren egilea Mikel Galvez da. Euskarako klasean geundela, irakasleak hainbat ipuin irakurtzeko agindua eman zigun eta niri "Portuko mutila" irakurtzea tokatu zait.

    Honek tratatzen duen gai nagusia maitasuna da. Egia esan, gai oso polita iruditu zait batez ere, nabaria delako Markos-ek Martinari dion maitasuna.
    Horretaz gain, bere sentimenduak nola adierazi dituen ere asko gustatu zaidan aspektua izan da.

    Hizkuntzari dagokionez, oso ulerterraza iruditu zait, egiten diten deskribapen ugariei esker.Gainera, hizkuntza aberatsa erabiltzeaz gain, lehen pertsonan dago idatzita.

    Bestalde, pertsonaiak oso garatuak daudela esan beharra dago; Izan ere, Martina da ipuinaren protagonista eta hari buruzko informazio asko ematen du.

    Bukatzeko, eleberri honetan sentimenduak oso nabariak direla esan beharra daukat. Horri esker, oso gustora irakurtzen da. Ipuin hau maitasun kontuak atsegin dituen edonorrentzat interesgarra izan daitekeela uste dut.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario