IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)
Jasone Osoro Tentazioak ipuinaren jarraipena.
Neskak Ane deitzen zela erantzun zion eta mutilak Oier deitzen zela esan zion, nahiz eta neskak ez galdetu.
Biak plazako komun publikotik atera ziren, lotsatuta, ia euren artean hitz egin gabe. Poliki-poliki aurrez zeuden tabernarantz joaten hasi ziren, eta Oierrek eskutik heldu zuen Ane. Oso urduri zegoen, eskuak izerditan zeuzkan eta Ane ez zegoen oso eroso mutilaren eskura helduta, horregatik disimuluz Oierren eskua heltzeari utzi zion. Tabernara heltzear zeudenean, kailejoi ilun baten gelditu ziren eta bat-batean mutil bat agertu zen. Biak pixka bat urduritu ziren mutila eurengana zetorrela ikusita. Are gehiago, euren aurrean gelditu eta eskua poltsikora sartu zuenean laban luze eta zorrotz bat ateratzeko. Anek pausu bat atzera bota zuen Oierren atzean jarriz. Oier ere oso beldurtuta zegoen eta atzera egin zuen:
-Zer nahi duzu? --galdetu zion Oierrek ia negarrez.
-Zuen diru eta gauzak nahi ditut. -- adierazi zion mutil arraroak tono hotz eta oldarkorrez.
Oierrek, oso geldigor, bere kartera atera zuen eta hamar euro eman zion besterik ez zuela esanez eta ezer ez egiteko eskatuz. Ezezagunak neskari ere zeukan dena emateko adierazi zion, baina Ane, urduritasun eta beldurragatik blokeatuta gelditu zen eta ez zion lapurrari erantzun. Horregatik, lapurrak labana jarri zion Oierri lepoan eta berriz eskatu zion neskari zeukan guztia emateko. Momentu horretan, Anek zuen poltsa zabaldu eta lapurrari hamabost euro eman behar zizkionean, Oierrek lapurraren labana hartu eta lurrera bota zuen. Lapurra labana hartzen saiatu zen, baina Oierrek bultzatu egin zuen, modu horretan lapurra lurrera botaz. Bitartean, Ane garrasika hasi zen eta lapurra, labana hartu gabe, altxatu eta Oierrekin borrokan hasi zen. Une horretan, Ane laguntza bila joan zen eta kalejoi horren ondoko taberna kanpoan zegoen mutil handi bati eskatu zion:
-Lagundu mesedez, lagun batekin nengoela ezezagun bat gu lapurtzen saiatu da. -- esan zion Anek mutil handiari oso urduri eta azkar.
Honek, Pedro deitzen zela esan zion eta laguntzeko prest zegoela. Beraz, biak korrika joan ziren kalejoira eta han aurkitu zuten Oier lurrean etzanda, baina bertan ez zegoen lapurraren arrastorik. Oier bere kabuz lurretik altxatu zen, ez baitzeukan zauri larririk. Neskak, arduratuta eta negarrez, ondo al zegoen galdetu zion, eta mutilak ondo zegoela erantzun eta besarkada handi bat eman zion.
Pedrok berriz, lapurrarengatik galdetu zuen, baina han ez zegoen lapurraren arrastorik. Oierrek lapurra korrika joan zela esan zien, eta poliziari deitu zioten. Poliziak handik hamar-hamabost minututara ailegatu ziren eta gertatutakoa azaldu zieten. Bien artean lapurra deskribatzen saiatu ziren, eta nahiz eta deskribapena oso zehatza ez izan, poliziak lapurraren bila joan ziren.
Anek eta Oierrek jada ez zuten tabernara joateko gogorik, eta momentu horretan Oierrek barruan zuen ausardiaz baliatuta bere etxera gonbidatu zuen Ane lo egitera. Anek, bera ere etxean bakarrik zegoela eta ez zuela arazorik bere etxean lo egiteko erantzun zion. Beraz, biak Oierren etxera abiatu ziren eskutik helduta eta konfiantza osoarekin hitz egiten. Oierren etxera sartzeko zeudela Oierrek gogo handiz besarkatu zuen Ane, eta Anek eskerrak eman zion Oierri lapurretan ateratako ausardiagatik. Irribarre batekin erantzun zion neskari.
Oierren etxean, sexuaren usaina hedatzen hasia zen, bien eszitazioak bat egiten zuten aura moduko bat sortuz. Bien gorputz gazteak ohe eroso eta leun baten gainean botata momentuaz eta bata bestearen gorputzaz gozatzen. Oraingoan, Oierrek hartu zuen iniziatiba, Aneren gorputza gogor besarkatu zuen behin eta berriz. Beroa sentitzen zen bien artean, dena zegoen soberan. Zenbat eta mugimendu gehiago zuen oheak, eszitazioa ere gora zihoan. Momentu batean, begietara begiratu eta maitasuna sumatu zen inguruan, erritmo aldaketen artean ohea lehertu arte. Ondoren, nekatuta biek lo egin zuten besarkatuta.
Orain, jada urte bat da Oier eta Ane ezagutu zirela, agian gau hartan bizitakoagatik elkarrekin jarraitzen dute. Oso ondo moldatzen dira elkarrekin eta oporretan bidaia bat egitearekin pentsatzen ari dira.
Comentarios
Publicar un comentario