Dance 2.0_Asier_Merino
Audioa
Besoarekin bere burua eutsi ostean, buelta erdi eman nuen eta biok begietara elkar begiratu genion. Bi segundo horiek nire bizitzako luzeenak izan ziren.Ezin nuen sinistu, nire soinuetako gizona zen, baina momentua bukatu ostean, “Adeus eu tenho que ir pra casa” esan zidan tristaturik. Oso txarto sentitu nintzen, nire bizitzako gizona nire begien aurrean joan egin behar zuela pentsatu nuen.
- Behintzat zure izena esan iezadazu!-esan nion nik,tristatuta.
Orduan, berak, tabernako barratik boligrafo bat hartu ostean bere zenbakia idatzi zidan nire eskuineko besoan. Geroxeago, “Meu nome é Andre” esan zidan. Gertakizunaren ondoren, ez nintzen gai izan taberna horretan gelditzeko, horregatik, pentsakor hotelera joatea ideia onena zela pentsatu nuen.
Bidean , Lisboa hiria beste begi batzuekin ikusten hasi nintzen; kaleak askoz zirraragarriagoak ziren, zuhaitzak askoz berdeagoak, herritarrak askoz atseginagoak... “Campo Mártires da Pátria” parketik igarotzen ari nintzenean, kale ñimiño batean zehar Andre ikustea iruditu zitzaidan. Bera ikusterakoan, pentsatu gabe, atzetik joan nintzen. Bere pausuen atzetik ibili nintzen kalean gora kalean behera, baina bat-batean, Sao Lazaroko liburutegira heldu nintzen. LiburutegiaK erromataren arkitektura zuen eraikin erraldoia zen, begiekin Andre bila nenbilela, bera, liburutegiko ate erraldoietatik sartzen ikusirik, atzetik joan nintzen. Baina liburutegi barrura sartzerakoan inor ez zegoela konturatu nintzen. Hain zen handia nire inpotentzia ezen liburutegi osoan bila ibili nintzen, baina ezer ez. Goibel, hotelerako bidea segitzeko ordua zela ohartu nintzen . Hotelean Irene,nire lagunmina, kezkatuta itxaroten zegoen , zerbait gertatu zitzaidala pentsatzen ari zela aitortu zidan. Irene lasaitu ostean gertatutakoa azaldu nion.
Hurrengoko goizean, Irene eta biok gosaltzen ari ginela gertatutakoaren inguruan sakonago hitz egin genuen. Erabakia hartzerako momentuan tokiak asko lagundu zidan, gaueko parkean zegoen kafetegi batean geundelako. Asko pentsatu eta eztabaidatu ondoren, Andrerekin komunikazioan jartzeko erabakia hartu nuen. Mugikorra poltsikotik atera eta urduritasun handiarekin bere zenbakia markatu nuen. Berehala emakume batek portugesez erantzun zidan. Segidan, lotsarengatik eskegi nuen mugikorra. Gorputz osoan zehar tristura sartu zitzaidan eta Ireneren aurrean negarrez hasi nintzen berriro ikusiko ez nuelakoan pentsatzen hasita. Baretu ostean, Irenek akats bat izango zela ezan zidan, komentario horrek nire barrualdean Andre bilatzeko gogoa piztu zuen
Lehenengo, gaueko dantzalekuan galdetzen egon ginen, baina ez genuen arrakastarik izan. Geroago, parkera itzultzea pentsatu genuen bertako jendeari galdetzeko, baina inork ez zekien ezer Andre deiturikO gizon bati buruz. Azkenean gogo handirik gabe, liburutegira joatea adostu genuen, bertan azkenengo aldiz ikusi nuelako. Bertan galdetzen hasi ginenean, denek ezezkoa ematen ziguten baina minutu batzuk igaro ostean itautzen, sarrerako zaintzaileak Andre ezagutzen zuela adierazi zigun, eta aurreko gauean Andre liburutegi barrura sartzerakoan berarekin gela pribatu batera sartu zela adierazi zigun.
Momentu hartan nire buruan denak zentzua hartu zuen. Berarekin 15 bat minutu hitz egin ondoren, Andreren helbidea eman zigun. Hausnartu gabe, taxi bat hartu genuen bere etxera joateko. Gidariari helbidea ematean, ea jabea ezagutzen genuen galdetu zigun.Guk baietz erantzun genion. Lekura heltzerakoan galderaren zergatia ulertu genuen. Ezin genuen sinistu, Liburutegiko gizonak eman zigun helbidea Eliseo (familia noblea) familiaren jauregikoa zen.
Minutu bakar bat itxaro gabe, atean zegoen emakumeari Andre ea etxean zegoen galdetu genion.Berak buruarekin baieztatu zigun, atea zabaldu eta bere atzetik joateko adierazi zigun. Gela txiki batera eraman gintuen, gela, liburuetako palazio batekoa zirudien. Berehala, Andre atetik sartu eta agurtu egin gintuen. Nola heldu ginen galdetu zigun eta Irene eta biok, istorio guztia kontatu genion.
Dagoeneko, gaueko 10ak ziren, horregatik, bere etxean afaltzera gonbidatu zigun. Patxadaz afaldu bitartean gure bizitzako hainbat gaiz hitz egin genuen. Baina bat-batean gau hartako abestia ipini zuen. Bera jaiki eta bere eskua eskaini zidan.
Eskuak hartuta gau magiko horretan bezala dantzari ekin genion.
Comentarios
Publicar un comentario