Maitasun Hiltzailea_Ihintz Unanue
DANCE ipuinean oinarritu naiz eta bi pertsonaiak hartu eta beste istoria bat egin dut.
Narrazio irakurria:https://drive.google.com/open?id=0ByF2CQV4IqT9cFE0eU1LNzRYcS1xN0wtSVNHSVYzT1pHUHMw
MAITASUN HILTZAILEA
Zarautzeko malekoitik ibilaldi txikitxo bat egiten ari nintzen neure neskalagunarekin, bitartean gizon bat Benito Lertxundiren “Nere herriko neskatxa maite” kantua, gitarraz lagundurik, kantatzen ari zen. Guztia oso erromantikoa, pelikuletan bezalaxe. Urrunera ile luze eta leuna zuen neska gazte bat ikusten nuen eta ezaguna egiten zitzaidan.
Pauso bat aurrera egiten genuenean gero eta ezagunagoa egiten zitzaidan. Bi metro besterik falta ez zirenean, duela 5 urte Lisboan garagardoa ordaindu nion neska gaztea zela konturatu nintzen. Nire buruak serietako zurrunbiloak bezala egin zuen, eta ordura arte neskalagunaren eskua emanda nindoan ,baina bat-batean goizeko kafearen zapore mingotsa dastatu nuen nire ahoan, eta eskua askatu nion. Alde batetik fidela izan nintzela pentsatu nuen, momentu horretan beste neska batengatik sentitu eta askatu niolako. Beste aldetik, ordea, nazkagarri sentitzen nintzen, inoiz hitzegin zidan neska batek tximeletak sentiarazi baitzizkidan eta momentu horretan konturatu nintzen nire neskalagunarekin ez nuela zer eginik.
Goiko kantoian alokatu genuen etxera joan eta arratsaldean gertatutakoa azaldu nion. Bion arteko harremana egunsenti eguzkitsu eta sorragarri bat izatetik gabeko ekaitz ilun bat izatera pasatu zen. Momentu horretan bukatu zen gure artekoa, hiru urteko erlazio polit eta maitagarria.
Hurrengo egunean kalera atera nintzen eta alokairuan zeuden bizikleta gorri bat hartu nuen eta Lisboako neskatxa bilatzera irten nintzen. Zarauzko suhiltzaileen biribilgunera iritzi nintzenean bertan zegoen autobusari itxaroten. Une horretan ohartu nintzen bera zela nire bizitzako amodioa, gona beltz, alkandora zuri eta takoi gorri ederrekin zihoan. Autobusa iritzi zenean, Donostiara zihoala ohartu nintzen eta ez nekien zer egin neskari pista galduko bainion.Orduan dirurik ez eta autobuseko txartelik ezta ere gidariak maleten atea zabaldu bezain pronto bertan sartu nintzen, alokairuko bizikletarekin batera, edukiko nituen ondorioak kontuan izan gabe. Ordu bat eman genuen autobusean, Donostiara iritzi ginen arte. Nire bizitzako ordu luzeena izan zen hura iluntasunean eta arnasteko zirrikitu gutxirekin. Iritzi ginenean mundu guztia zegoen neuri begira, baita bera ere. Orduan, autobuseko gizon zahar eta zimurtu batek agurtu zuen, beraz, informazio gehiago jaso nuen, Ane zuen izena.
Inoiz ez naiz izan trebea neskekin eta momentu horretan oso urduri jarri nintzen, beraz, banekien berarekin hitz egiten banuen ez zidala jaramonik egingo.
Zebrabidea gurutzatzen zebilela, bizikletarekin arrapatzea bururatu zitzaidan. Kursaleko zebrabideraino jarraitu nion, hura zen momentua, semaforoaren hotsa eta autoek egindako zarata guztia bildurik aurrera egin nuen eta eskerreko hankan eman nion nire aurreko gurpilarekin, lurrean botata gelditu zen. Berehalaxe jende pila bat hurbildu zen bertara, eta nik barkamena eskatzen nion bitartean eta bere hanka ederrak ukitzen nituen bitartean anbulantziari deitu nion. Eskerrak eman zizkidan anbulantziari deitzearren, baina herietzeraino lagundu nion. Bertan bost ordu igaro ondoren, kafe bat hartzera gonbidatuko ninduela esan zidan. Eta bai! Esfortzu eta zorakeria askoren ondoren lortu nuen berarekin hitz egitea.
Maria Kristinako jatetxean geunden mokadutxo bat eta kafetxo bat hartzen eta hitz egiten hasi ginen. Bera ere jabetu zen neu nintzela Lisboako garagardoak ordaindu zituen tipoa.
Barre eta algaren ondoren nire buruan betiko arazo hura gertatzen hari zen, nire burua berotzen hasi zen eta ezin nuen berotasun hura kontrolatu. Aurpegia ere aldatu zitzaidan, poztasun aurpegia edukitzetik hiltzaile baten aurpegia edukitzera pasatu nintzen, eta Anek zerbait gertatzen zitzaidala nabaritu zidan.Beraz, nik nire sexu jarioa kontrolatu ezinda hitz zikinak esan nizkion , hoteleko gelara igotzeko gonbita eginez. Baietz esan zidan eta igo ginenean zer gertatu behar zen ba? Amodioa egin genuen.

Nire biktima guztiekin bezalaxe sexua egin eta gero ohe gainean hizketan geundela guztia azaldu nion: bost urte lehenago edan zuen garagardo hura MDMA izeneko droga zuela aitortu nion eta edan zuenean komunera eraman eta bertan hiru aldiz bortxatu nuela .
Anek guztiak bezalaxe jantzi eta gelatik ihes egin zuen baina nik ezin nion utzi ihes egiten, salatu egingo baininduen baitzidan, beraz, gelditzen zitzaidan MDMA xiringa bat hartu eta lepoan sistada bat eman nion. Gelan utzi eta auto bat alokatzera joan nintzen, autoan sartu eta Zarautzen famatua den Argiñanoren etxe azpian gorde nuen bere gorpua beste 30 neskarekin batera.

Comentarios
Publicar un comentario