NIRI KONTATZEKORIK?_Irati_Ibabe
NIRI KONTATZEKORIK?
Anek orduantxe begiratu du bere izena wikipedian eta zur eta lur geratu da agertzen dena ikusi duenean. Lurrera begira geratu da pentsakor, zer egin bururatu arte.
Arratsalde guztia pasa dut bere gelan, ez du inor ikusteko gogorik, inorekin hitz egiteko balorerik, indar gabe dago, goserik gabe. Amak zerbait jateko esan, baina berak ez du kasurik egiteko animorik, bere ohean segitu du. Bere buruari galdetzen dio ia nola litekeen bere izena agertzea, agure huraren ondoan, zer lotura izan zezaketen.Irakurtzen du, baina Anek ez du dena ondo ulertzen, trabatu samar idatzia dago. Eta hau dena gutxi balitz, hilketa bat ere agertzen da bertan.
Urriak 29 . Ane esnatu egin da eta bart ikusitakoa nork idatzi duen jakin nahiko luke. Horrela hasi du eguna. Gaur ez da ikastolara joango, baina ez daki nora abiatu. Aita etxean dago eta liburutegian bere amonaren laguna egoten da beti. Halako batean, herrian dagoen erripa batetik gora doa, ia konturatu gabe ekin dio bide honi. Une jakin batean, etxe bateko txirrina jo eta amona zahar bat irten da. Anek hitz egitea eskatu dio, eta andreak atea itxi dio muturraren aurrean. Baina, momentu berean, berriz atea ireki du eta sukaldera sartzeko esan dio. Ane pixka bat galduta geratu da, baina andrea jatorra iruditu zaionez ez dio inolako garrantzirik eman. Bere etxean sartu den aldiune bertatik, leku guztiak behatzen hasi da eta bat- batean beretzat argazki esanguratsu bat dena ikusi du. Gizon baten aurpegia bereizten da bertan, oso ezaguna egiten zaio eta, etxeko andreak, Pilarrek hain zuzen ere, antzeman egin du argazkiak zerbait esaten diola, zerbait dela neskarentzat. Anek argazkia wikipedian ikusi zuen, bere izena agertzen zen informe berean.
Pilarrek kafe bat hartzera gonbidatu du. Biak ezkaratzean jarri dira, mahai inguruan eta amasok kafea atera ostean, hainbat galdera egin dio. Bukaeran, zera galdetu dio, ea zergatik pasa duen horrenbeste denbora argazki hura, begirik kendu gabe, ikustatzen. Anek, zein den itaun dio, galdera aprobetxatuz, eta berak bere senarra dela erantzun dio. Hil egin zutela komentatuz.
Bestalde, gizon adinduaren etxean, bere heriotza aztertzen ari dira. Familiakoek gorpua ez mugitzeko handik eskatu dute, medikuak hilik dagoela baieztatu arte, abadeak azken otoitza egin arte eta poliziak gertatutakoa behatu arte. Pasatu dira medikuak eta baita abadea ere. Azkenik heldu da ertzaina eta autopsia egitea eskatu du. Eraman dute analizatzeko eta kasua argitzeko.
4 egun ondoren……...
Dirudienez, Joxe, adineko gizona, margotze lanak egiten ari zen Anerekin egon zenean. Momentu horretan trementina esentzia zeraman eskuetan eta botila ondoan zuela jarri zen ordenagailu aurrean. Bere izena hantxe ikustean, bertatik hurrupa egitea bakarrik bururatu zitzaion, bere buruaz beste eginik. Orduan, konturatu dira etxekoek zer azaltzen zen pantailan eta ez dute azalpen gehiago behar izan gertatutakoa ulertzeko. Hantxe ikusi zuen Joxek bere izena hilketa huraren jabe egin zutelarik. Gizonak bere bizia kentzea erabaki zuen, informazio hori denek ikus dezaketela jabetu zenean.
Pilar eta Ane adiskide handiak egin dira. Kafea ezin hobea dago. Ane irrikatan dago nola hil zen Pedro, amonaren senarra, jakiteko. Pilar, amona jatorra da eta istorioa kontatzen hasi da.
Aneri begiratu eta esan dio urte asko pasatu direla zoritxarra gertatu zenetik. Handik aurrera oso bakarrik gelditu eta sentitu izan dela beti, baina ezbeharra gertatu zenenean berak ez zuela inor ikusteko gogorik eta hantxe gelditu zela bakardadean. Horrez gain, bere senarra, Pedro, soldatzailea zela ere esan zion eta denbora luzea igarotzen zuela etxean, beheko pisuan zuten tailerrean, gauzak egin eta konpontzen. Trebezia handia zuela lan horretan. Pilarren senarrak oso gustuko zuen bere lana. Ingurukoek, lantegira ekartzen zizkioten beren tresnak konpontzeko eta horrela ateratzen zuten beraien bizimodua. Berak, berriz, etxea garbitu, lilitegia zaindu eta otordu lanak egiten pasatzen zuen denbora. Emakumeak, Pedro abertzalea zela kontatu zion, baina herrian droga salerosle fama zuela. Hizketan jarraitu zuen Pilarrek eta Pedro nola hil zuten esan zion:

-Egun batean, bere tailerrean lantxoak egiten ari zen bitartean ETA-ko komando bat hurbildu zen baserrira. ETA-ko kide bat kotxe barruan geratu zen, beste biak lantegi barrura sartu ziren bitartean. Tiro bat bota zioten kankarrean emanaz eta momentuan lurrera erori zen zerraldo. Gizon gaixoak ez zuen defenditzeko astirik izan.Herritarren artean zabaldu zen Pedrok droga trafikatzaile bezala lan egiten zuela eta horregatik hil zuela ETA-k. Errezelo hori, guztiz gezurra zen, baina zerbaiten ospeak horrelako gauzak eragiten ditu. ETA-k droga tratularien aurka ere eraso egiten zuen eta horixe izan zen bere atarramentua.
Pilarrek kontua amaitu eta Aneren eskuak bere eskuartean hartu zituen. Negarrez zegoen, negar malkoak masailetan behera zituen eta ahotsa isilduz gauza garrantzitsuena esateko zuela adierazi zion Aneri. Neskatila, harri eta belarri geratu zen. Pilarri begiratu eta, mesedez, kontatzeko eskatu zion. Noski iharduki zion amonak eta orduantxe argitu zion sekretua, Pedro eta bera, bere birraitona-amonak zirela esanez. Anek besarkada handi bat eman eta bere besoetan gelditu zen, bere gorputzaren berotasuna sentituz. Momentu hartan konturatu zen, Joxe izan zela birraitonaren heriotzaren arduraduna, bere lagunaren aitona, hain zuzen ere.
Ane oldozkor dago eta halako batean, leihotik begiratu eta ilun dagoela ikusi du, hortaz, ea bere etxean lo egiten gera daitekeen itaundu dio. Birramonak laztandu eta buruarekin baietz egin dio.
Euskerako azken klasean, "Niri kontatzekorik ?" ipuina irakurtzea egokitu zait. Ipuinaren egilea Irati Ibabe Arenaza da, Almenen 2.batxilergoa ikasten ari den neska gazte bat.
ResponderEliminarIzenburua irakurri dudanean, berezia iruditu zait, originala eta horrek irakurtzeko grina piztu dit. Hasieran, ez dut kontakizunaren nondik norakoa ulertu, aspaldi irakurritako "Dena" liburuan oinarrituta baitago. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, narrazioan murgilduaz bat, istorioari buruzko ideiak argitzen hasi naiz. Baita haren alde erakargarria ezagutzen ere.
"Niri kontatzekorik" Ane izeneko neskatila baten bizitzako gertakizun garrantzitsu bat kontatzen du. Anek wikipedian bere familiari buruzko informazio ezezaguna aurkitu du eta jakin berri duena argitzeko amona baten etxera joan da. Bertan, heriotza, droga eta E.T.A-rekin erlazionatutako egia ezagutuko ditu.
Kontaketa egiteko idazleak narratzaile orojakilea darabil, irakurlearen eta pertsonaien arteko hurbiltasuna bultzatzen duena.
Ipuinaren hizkuntzari dagokionez, ulergarria izanda ere, egilearen adina aintzat hartuta lexiko nahiko aberatsa duela deritzot.
Orokorrean, asko gustatu zait gaur egungo egoera ondo deskribatzen duela uste dudalako, hots, gaur egungo gazteek ez dute 80.hamarkadan jasotako Euskal Herriko gertakizun latzen berri. Bestalde, gure familiako zaharrenekin hitz egitearen garrantziaz konturatzeko ere balio izan dit. Horregatik, nire adineko edozein euskalduni gomendatuko nioke.