EZUSTEKO EMAITZA_Laura_Igartua


EZUSTEKO EMAITZA

Laura Igartua


NARRAZIO IRAKURRIA

Oinarria: Gauaz parke batean

Seigarrena jada. Central Parkean hilik aurkitzen zuten seigarren emakumea. Lehenengo biktima, New Yorken bertan bizi zen 45 urteko erizain bat izan zen;, bigarrena ,irakasle greziar bat, bere familiarekin oporrak igarotzen New Yorken zegoena;, hirugarrena, 18 urteko neskatxa gazte bat… Guztiak ile-horidunak eta aurpegian orezta batekin. Nor ote atzean? Inork ez daki. Urteko lehen hiletik ari da norbait emakumeak modu sotil batean hiltzen. Datu bitxia da, hilketa guztiak burutzeko egun bera aukeratu izana: hileko azken asteazkena.


Poliziaren eskutan daude jada kasu hauek guztiak. Hilabeteak daramatzate hilketa horiek aztertzen, baina ez dute hiltzailearen inguruko informazio baliagarririk lortu. Gainera, erailketa bakoitza arma desberdin batekin burutua izan da. Hala eta guztiz ere, honen atzean serieko hiltzaile bat dagoela ondorioztatu dute, biktima guztiek aurretik aipatu diren ezaugarriak dituztelako.


Arratsaldeko zortziak ziren, iluntasunean murgildutako gau hotz horietako bat. Izugarrizko gogoa nuen egun hura iristeko, horrek barrutik hainbeste betetzen nauten hilketa bat burutzea suposatzen zuelako. Betiko lez, etxetik irten baino lehen, beharrezkoa zen material guztia motxilan sartuta nuela ziurtatu nuen eta behin dena prest neukala, Central Parkera habiatu nintzen. Bidean hainbat pertsonekin gurutzatu nintzen: batzuk lanetik irten berriak ziren, etxera heltzeko desioa nabaritzen zitzaienak, beste batzuk erosketak egitera zihoazen… Baina inork ez zidan susmo txarrik hartu. Nork usteko zuen momentu hartan, 65 urteko atso zahar bat hilketa bat burutzear zegoela? Beraz, nire bidea jarraitu nuen inongo ardurarik gabe.
Krimenaren lekura iritsi nintzenean, ohiko bankuan eseri nintzen eta motxilatik aurreko eguneko ogia atera nuen. Izugarri gogoko dut hilketa bat burutu aurretik, banku horretan esertzea eta ogi apurrak lurrera botatzea txoritxoak hurbiltzen diren bitartean. Eskuarki, momentu hori aprobetxatzen dut hurrengo biktima nor izango den aukeratzeko. Egia da batzuetan aurretik aukeratua izaten dudala biktima. Baina, gehienetan, krimena burutu baino minutu batzuk lehenago aukeratzen dut. Ez da mendeku kontua, plazer kontua baizik. Hau entzunda, biktimak ilehoridunak eta aurpegian orban bat dutenak zergatik diren galdetuko diozue zeuen buruari. Ba egia esan, ez dago inolako arrazoirik. Nire lehen biktimak ezaugarri zehatz horiek zituela konturatu ostean, gainontzekoek ere ezaugarri berberak izatea gustatuko litzaidakeela ohartu nintzen. Beraz, bankuan nengoela, emakume ilehoridunetan arreta ipintzeari ekin nion. Errazagoa zen urre koloreko hilea duten emakumeak topatzea aurpegian orbana dutenak baino.
 Txoritxoei janaria ematen ordu erdi neramala, hurrengo biktima izango zen emakumea ikusi nuen. Marradun soineko luze bat zeraman soinean eta bere ondoan berea zirudien txakurra zihoan. Zortzi orduko lanorduaren ostean, txakurrarekin batera, pasio lasaia ematen ari zela suposatu nuen. Nire aurretik igarotzear zegoela, betiko antzezlanari ekin nion:

- Oroitzen dut zure adina nuen garaia… ni ere zu bezain ederra eta alaia nintzen! 

- Nirekin ari zara? Eskerrik asko anderea. Ez dira egunero horrelako laudorioak entzuten. 

- Egia besterik ez dut esan. Hara! Zein txakur polita! Utziko al didazu ukitzen? 

- Noski! 

- Barka iezadazu, baina ezin naiz bankutik altxatu… Oso zaharkiturik nago jada eta asko kostatzen zait mugitzea. 

- Ez zaitez arduratu, nik hurbilduko dizut txakurra. 

- Zein maitekorra den! Eta zein leuna!


Behin emakumea nire alboan zegoela, azken krimen hura burutzeko aukeratu nuen arma atera nuen motxilatik: labana. Lepo luze eta estuan jarri nion labana eta zuhaitz baten atzera joatera behartu nuen. Erailketa burutzear nengoela espero ez nuen zerbait gertatu zen: emakumeak pistola bat atera zuen atzeko poltsikotik. Arma ateratzearekin batera, plaka bat erakutsi zidan, polizia plaka, alegia. Une hartan zer egiterik ez nekiela, bi polizia auto agertu ziren zuhaixka batzuen atzetik. Zirudienez, nik ezer sumatu gabe, azken asteetan nire atzetik ibili ziren, egiten nituen pauso guztiak jarraituz. Momentu hartan, bizitzan gehien gustuko nuena egiteko aukera amaitu zitzaidan. Atxilotu egin ninduten.


Gaur, kartzelatik gogoratzen dut zein zoriontsu bizi izan nintzen 6 hilabete horietan.

Comentarios

  1. "Ezusteko emaitza" Laura Igartuak idatzitako ipuina da, zeina irakurtzeab hala ondoeza, nola ezin egona sentitu baitut, hilketa baten inguruan hitz egiten baitu. Izenburua irakurtzerakoan ez nuen horrelako ezer espero ipuina laburra izan arren, harriturik gelditu naiz.

    Gaur egun asko entzuten den gai bat jorratzen du, hain zuzen ere hilketak. Mintzagaiari dagokionez, 65 urteko atso zahar batek 6 pertsona hil zituen, guztiak emakumeak, ile horidunak eta aurpegian orban bat zutenak. Zazpigarrrena hiltzera doan momentuan, emakumeak pistola ateratzerakoarekin batera, poliziaren plaka erakutsi zion. Horregatik, atxilotu zuten hiltzailea, 65 urteko atsoa. Neure kabuz bururatuko ez litzaidakeen zerbait da, hori dela eta originala iruditu zait.

    Aurretik aipatutako guztia jakin dezakegu, berak kontatzen duelako, hala nola momentuan sentitzen duena eta nola atxilotu eta harrapatu zuten polizieak adierazten du. Guztia hurbiltasunarekin kontatzen du.

    Narrazioaren hizkuntzari begatuz, bere gomutak dira nabarmentzen direnak, hau da, 6 biktimak etortzen zaizkio burura. Gainera, azkenaren bizitzak nola amaitu nahi zuen aipatzen du, hainbat deskribapenen bitartez. Hori gutxi balitz, elkarrizketa bat ere ageri da.

    Igartuak darabilen hizkuntza aberatsa da nahiz eta horrek ulertzeko zailtasunak ekar ditzakeen. Nik erreparatu diodan aspekturik adierazgarriena da.

    Hau guztia esanik "Ezusteko emaitza"-ren ondorio garrantzitsuenetarikoa zera da: hausnarketa sakon bat egitera eraman nauela, geroz eta hildako gehiago agertzen direlako telebistan, hiltzaileek plazer kontuagatik egin dezaketelako. Hau guztia modu entretenigarri baten bidez lortu du Igartuak

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ