1980ko hilketa- Paula Jara



AUDIOA

Dena liburua aukeratu dut. Ipuin honetan oinarritu naiz hilketa hitza erabiltzeko. Liburuarekin ez du zerikusirik, istorioa asmatu egin dut, baina gauza batzuk mantendu egin ditut. Adibidez 1980ko data eta hiltzailea pertsona bakar bat izan zela.


1980ko Hilketa

1980ko abenduaren 1ean, gaueko 12etan hilketa bat gertatu zen. Abenduaren 2ko goizean, taberna batean zegoen bikote batek egunkaria hartu eta hilketa hitza ikustean berria irakurtzen hasi zen. Bukatzerakoan, txundituta gelditu ziren. Egunkariaren arabera, poliziek aitortu zuten gorpua Irati Basoaren erdialdean aurkitu zutela. Gainera, izara batekin estalita zegoela eta gorpuaren aldamenean botila bat zegoela ,dirudienez, hiltzailearen nahia gorpua erretzea baitzen. Ehiztari batzuk aurkitu zuten goizeko 7:00rak aldera.

Bikotea gaiari buruz komentatzen hasi zen albistea irakurri ondoren.

-Ikaragarria gertatu dena, pelikula bat dirudi- emakumeak bere eskuak aurpegian zituen.-

-Bai, arraroa da, gure herrian ez dugu inoiz horrelakorik ikusi. -gizonak.-

Polizien bulego nagusian, goizeko 07:10etan gutxi gorabehera dei bat jaso zuten.

- Bai, Polizien bulego nagusiari deitzen ari zara. Zer behar duzu?

- Aupa, Irati Basoan gaude eta hemendik pasatzen ari ginen. Ehiztariak gara eta supituki zerbaitekin topo egin dugu. Gainera, izara batekin estalita dago, gorpu bat dela uste dugu- gizonak ziur erantzun zuen.-

-Oraintxe bertan han azalduko gara. Eskerrik asko.

-Ez horregatik.

8:00rak inguruan Irati basora heldu ziren, han eszena beldurgarri batekin topo egin zuten. Gorpua izara batekin estalita zegoen, inguruan harriak zeuden eta ondoan botila bat gasolinaz beteta. Poliziek gorpua desestali zutenean mutil gaztetxo bat zela ikusi zuten, guztiz erreta zegoen eta oso zaila izango zen bere identitatea zein zen jakitea. Poliziek autopsia egiteko gorpua eraman zuten, gainontzekoak han gelditu ziren hilketaren frogaren bat aurkitzeko. Hori gutxi balitz, gorpuaren aldamenean esaldi bat zegoen “merezi duzu”. Poliziek ehiztariei galderak egin zizkieten beraiek hilketaren errudunak ez zirela frogatzeko. Hainbat ordu igaro ondoren, poliziek basotik alde egin zuten, beraien bulegoan ikerketa probak egin ahal izateko.


1980ko abenduaren 1a.
Markel, egunero bezala, berandu esnatzen zen, ez zuen eskolara joan nahi eta ez zuen lan egiteko intentziorik ere. Bere gurasoak nahiko arduratuta zeuden eta konponbide bat nahi zuten bere semearen jarrera aldatzeko ,baina ezinezkoa zen, berarekin hitz egiten zuten bakoitzean liskarrak edukitzen baitzituzten.

Markelen bizitzak gorabeherak zituen. Jaietara joaten zen bakoitzean etxera mozkorturik heltzen zen eta hori gutxi balitz, drogekin hasi zen. Gainera, ia beti jaietan liskarrak izaten zituen eta behin baino gehiagotan poliziak berarengana joan behar izan zuen. Hainbat alditan espetxera eraman zuten, drogekin harrapatzen zutelako edo borroken batean murgilduta egoteagatik eta borroka horien protagonista izateagatik. Borroka horietako zergatia, erosten zituen drogak ez zituelako ordaintzen zen eta sarritan mehatxatua izan zen saltzailearengandik.

Abenduaren lehenengo eguna larunbata zenez, larunbatero moduan gauean bere lagunekin hitz egin zuen jaialdi batera joateko. Gaueko 22:00ak heldu ziren eta Markel bere lagunekin ordu horretan geratu zenez, etxetik irten zen.

-Markel, kontuz mesedez! Ez egin txorakeriarik!. -Kezkatuta ama- Ez zaitez berandu iritsi!.

-Ez, lasai egon.

Jada, gaua heldu zen. Jaialdira heldu ziren, baso baten ondoan zegoen, Irati Basoaren ondoan hain zuzen ere. Heltzerakoan txorakeriekin hasi ziren, hau da, Alkohola edaten eta drogak hartzen. Gaua pasatu ahala, Markel borroka batean murgildu zen baina Markelek ez zekien liskar horrek bere bizitzarekin akabatuko zuela. Aurretik izandako pertsona batekin borrokatzen hasi zen. Pertsona horrek normalean drogak saltzen zizkion eta Markelek diru kantitate handia itzuli behar zion. Gainera, egun horretan dirua emango ziola aitortu zion Markelek aurreko egunean. Borroka haratago joan zen, bere lehiakideak pistola bat zuen, aurreko egunean Markelek mehatxatua izan zelako. Pertsona horrek dirua bueltatzeko eskatu zion eta dirua bueltatzen ez bazion arazoak izango zituela esan zion. Biok, borrokarekin jarraituz basora heldu ziren, han, biak bakarrik zeuden eta bat-batean pistola atera zuen.

- Ei ei ei baina zer da hori?! -ikaratuta zegoen.-

- Pistola bat da, ez duzu ikusten?

-Gorde hori!

- Ez, atzo arratsaldean esan nizun gaurko dirua nahi nuela eta gaurko ekartzen ez bazenuen arazoak izango zenituela.

- Bihar emango dizut benetan! -ikaratuta.-

- Ez duzu zure hitza bete. Merezi duzu!.-

Tiro bat entzun zen, geroago Isiltasuna.

Une hartan Markel hil egin zen. Hiltzaileak gorpua izara batekin estali eta gasolindegi batera joan zen. Basora bueltatu eta gorpuari gasolina bota zion, geroago, su emateko. Hiltzaileak agertokitik alde egin zuen, baina aldez aurretik gorpuaren ondoan “merezi duzu” esaldia idatzita utzi zuen.






Comentarios

Entradas populares de este blog

Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ