HILKETA MISTERIOTSUA_ANE UROZ
ANE UROZ
Audioa
1980ko maiatzeko goiz batean, Mikel Beñaten etxean zegoen eta Wikipedian izen abizenak bilatzeari ekin zioten, zerbait interesgarria bilatuko zutelaren esperoan. Ane Murua-ren izena jarri zutenean, hari buruzko informazioa bilatzen hasi eta 1970an gertatutako ETAko atentatu baten hilketari buruzko informazioa aurkitu zuten.
Hilketa hori oso interesgarria iruditu zitzaien, horregatik, haien kabuz gertatutakoari buruzko informazioa bilatzea erabaki zuten.
Ordurako berandu zenez, baikoitzak bere etxera itzultzeko erabakia hartu zuen eta hurrengo egunean 12:30etan herriko liburutegian geratu ziren, informazioa bilatzeko.
Mikel etxera itzuli eta ohera joatea erabaki zuen, baina ez zuen lorik egitea lortu, hilketari buruz pentsatzeari utzi ezin ziolako.
Hurrengo eguna iritsi eta 12:00etan esnatu ziren biok, liburutegira garaiz iristeko.
12:30ak zirela, Mikel liburutegira heltzen ari zen eta bat-batean Beñatekin elkartu zen:
- Egun on Beñat
- Kaixo Mikel! Zer moduz?
- Bueno, egia esan ez dut lorik egin! Hilketari buruz pentsatzen egon naiz eta hari buruzko informazioa bilatzen gaua pasatu dut.
- Eta… zerbait berririk aurkitu duzu?
- Zenbait dokumentu irakurri ditut hilketari buruz, oraintxe erakutsiko dizkizut.
- Ongi da.
Mikel eta Beñat liburutegira iritsi eta bakoitzak bere ordenagailua martxan jarri zuen, eta Mikelek gauean irakurritako dokumentuak zabaldu zituen. Biok batera dokumentu horiek irakurtzen hasi ziren eta tupustean Beñatek arraro xamarra iruditu zitzaion esaldi bat irakurri zuen.
Esaldiak ondorengoa zioen: “Ane 1980ko maiatzaren 9an hil zuten”.
Aneren heriotza data ez zetorren bat ETAko atentatua gertatu zeneko datarekin, horregatik, kasu hori ikertzeaz arduratu zen inspektorearekin hitz egitea erabaki zuten. Horretarako, Gasteizera joan beharra zuten:
- Zer egingo dugu Mikel?
- Eguerdiko 15:00etan autobus bat har dezakegu.ondo iruditzen zaizu?
- Bai baina… ez dugu bazkaltzeko astirik izango!
- Zaude lasai, nire etxea hemen bertan dago, beraz, bidaian bazkaltzeko zerbait har dezaket.
- Ongi da.
Orduan, Mikelen etxera abiatu ziren, bazkaltzeko zerbait hartu eta autobus geltokirantz zuzendu ziren.
Gasteizera arratsaldeko 16:30etan iritsi ziren eta poliziarenera abiatu ziren. Bertan, Aneren kasua ikertzeaz arduratu zen inspektoreari buruz galdetu zuten eta zorte handia izan zuten, momentu horretan bertan baitzegoen.
Bere bulegora sartu eta beren burua aurkeztu ostean, Aneren kasueari buruzko galdera batzuk egin zizkioten:
- Arratsalde on! Zer dela eta etorri zarete?- galdetu zien inspektoreak.
- Kaixo! Gu Mikel eta Beñat gara. Kontua da atzo arratsaldean Ane izeneko gazte baten hilketari buruzko dokumentuak irakurtzera haritu ginela eta bere atentatua gertatu zeneko data eta bere heriotzaren data ez datozela bat ikusi dugu. Zer dela eta hori?
- Egia da, ETAko atentatua 1970eko irailean geratu zen eta ordutik Aneren gorpua desagertuta egon da 1980ko maiatzaren 9ra arte. Bere gorpua berreskuratu zutenean, ezin izan zuten bere heriotzaren data zein zen identifikatu, horregatik, bere heriotza data 1980ko maiatzaren 9a dela jartzen du.
- Ongi da! Mila esker zure laguntzagatik.
- Ez da ezer, beste galderaren bat nahi izanez gero badakizue, niri galdetu.
- Ongi da, hurrengora arte!
Mikel eta Beñat Gasteizetik bueltatxo bat ematea erabaki zuten eta bertan afaldu zuten. Azkenik, gaueko 21:00etan hartu zuten autobusa eta bakoitza bere etxera itzuli zen.
Audioa
Ondorengo ipuina idazteko Dena ipuinean gertatutako istorioan oinarrituko naiz, Ane-ren hilketa oinarritzat hartuz, Mikel eta Beñaten ikerketa kontatuko dut.
HILKETA MISTERIOTSUA

Irakurri berri dudan ipuinak "Ilketa misteriotsua" dauka izena, Ane Urozek idatzia. Orokorrean kontakizuna ondo dago, errez irrakurtzen da eta jorratzen den gaia entretenigarria da.
ResponderEliminarXX.mende bukaeran kokatzen den istorio honetako protagonistak Ane eta Mikel izeneko bi gazte dira. Pertsonaiak ez daude oso garatuta, ez dakigu zenbat urte dituzten eta ez dago haien inguruko deskribapenik. Narratzaileak haiek arratsalde batean egiten dutena kontatzen du, modu objektibo batean.
Estiloari erreparatuz, nahiko sinplea dela esango nuke, ez baititu deskribapen zehatzik ezta bakarrizketarik ere. Pertsonaien artean elkarrizketak daude, eta honek bizkortasuna ematen dio ipuinari. Hau izan da nik erreparatu diodan alde onenetariko bat.
Euskara estandarrean dago idatzita, ez du lexiko oso aberatsa erabiltzen, beraz, edonork uler dezakeen istorioa da hau. Gainera, errepikapenak ekiditzen ditu. Hori dela eta, irakurketa ez da astuna egiten.
Laburbilduz, interesez jarrai daitekeen istorioa dela esango nuke, irakurketa erraz eta entretenigarria eskaintzen duena, baina ni, ez naiz ipuin honen konplize sentitu.