ILUNABARREKO AZKEN METROAK_ MALEN JURADO
OINARRIA: IBAN ZALDUA_ IZEN HAUSKORRAK
Martinaren ikuspuntutik uda honetako bizipena kontatzen dut.
IRAKURKETA
ILUNABARREKO AZKEN METROAK
Udako arratsalde guztietan bezala, lagun koadrila hondartzan dago. Barre eta algara artean igarotzen dira minutuak. Martina zoriontsu dago, ederrak iruditzen zaizkio udako egun eguzkitsuak eta are gehiago lagunkideekin itsasertzean. Hamaika bainu eta zenbait izozkiren ondoren, eskuoihalak, jantziak eta flotagailuak jaso eta etxerantz abiatu dira. Hondartzako irteera lagun guztiek elkarrekin egiten badute ere, batak besteak agurtu eta norberak bere bidea hartu du, hurrengo eguna iritsi arte. Bidea aurrera doan heinean, geroz eta gutxiago gelditzen dira. Azkenean, Markos eta Martinak egiten dute aurrera. Martinak gogora ekartzen du aurreko udako azken eguneko musua eta segundo batez deseroso sentitzen da, guztiz zalantzati. Oharkabean Markosek zerbait esan dio eta Martina bere pentsamendu sakonetatik atera du:
- Zer? Barkatu Mario, nire pentsamenduetan murgilduta nengoen eta ez dizut entzun. - Aitortu dio Martinak, bere masailak gorrixka kolorea hartzen zuten bitartean.
- Lasai, Martina. Ondo al zeunden galdetu dizut, arduratuta sentitu zaitut eta. - esan dio Mariok triste samar, aurreko urteko musu ederra urrun sentitu duen bitartean - Dena den, nire izena Markos dela gogoratu nahi dizut…
- Martinaren masailak guztiz gorritzen ziren bitartean, zera esan dio: - Ene! Sentitzen dut… Guztiz nahastu naiz… Nire bikotekide ohiaren izen berbera zenuela uste nuen. Barkatu benetan.
Markosen erantzuna jaso gabe gelditu da Martina. Isiltasuna nagusi izanik, etxerako azken metroak egin dituzte elkarrekin. Pentsamenduak nahastuta eta urduritasuna nabari du Martinak. Bere lagunaren barnean antzeko sentimenduak egongo direla uste du neska gazteak, baina hala ere, ez da hitz bat ere esateko gai. Hainbatetan elkarrekin egon badira ere, azken urtean izenekin nahastu da Martina. Etxeko atarira iritsi bezain laster, begirada hotz bat trukatu eta buruarekin agurtu dute elkar. Gau horretan, Martinak oroitzapenak birgogoratzen pasatu ditu orduak, aurreko urtean bizi eta sentitutako hainbat sentimendu berriro ateratzen. Azkenean, goizaldeko ordu txikietan oheratu da, Markosekin elkarrizketa sakon bat izateko beharra duela irmoki hausnartuta.
Markos kanpora joan da, oporrak senideekin igarotzera. Urteroko legez, astebetez joaten dira Pirinioetako herri txiki batera, mendi ibilaldiak egitera. Martina kostaldean dago eta egunerokotasunari jarraituz, lagunekin hondartzan pasatzen ditu arrastiak eta ilunabarrean joaten da etxera. Azken egunetan, aldiz, azken metroak bakarrik egin ditu eta Markos aspaldi ikusi ez duela ohartuta, nahiko arduratuta gelditzen da.

Aste bat igaro ondoren, egunak erritmo berean jarraitzen dute. Markos Pirinioetatik bueltatu da eta berriro ilunabarrean bidea elkarrekin egingo dute.
- Zer moduz Markos? Non ibili zara? - galdetu dio Martinak. - Ez zaitut aste osoan ikusi eta hitz egin behar dugula uste dut.
- Pirinioetan egon naiz astebetez. -erantzun dio Markosek. - Nik ere elkarrizketa bat zor diogula elkarri sentitzen dut.
- Martinak esperotako erantzuna jasota, urduri baina tinko ondorengoa erantzun dio- Zer deritzozu bihar goizean gelditzen bagara?
- Ondo legokeela uste dut, gogotsu jaso zintudan eta gure arteko harremana zeharo aldatu da azken urtearen bueltan. Bihar goizeko hamar eta erdietan kafetegian? - bota dio Markosek.
- Ados, bihar arte!- Martinak.
Martinari gaua astiro astiro pasatzen ari zaio. Markosekin izango duen hitzorduan gauzak argi gelditzea nahi du. Markosek berarekin duen harremanarekiko ilusio handia duela sentitzen du, baina berak ez du egoera berbera bizi. Martinak argi utziko dio ez duela berarekin laguntasunetik haratago harremanik izan nahi eta are gutxiago bikote harreman bat. Aurreko udan Markosek maitasun erromantikoa oso barneratuta zuela iruditu zitzaion Martinari eta ez zaio batere gustatzen. Azken egunetan entzun dituen hainbat zurrumurruk bide beretik eraman dute. Mutil gazteak hain kutsakorra den laranja erdiaren mitoan sinisten du eta Martinak bizi guztirako gomendioak emango dizkio.
Astebete geroago eta kafetegian igarotako zenbait orduren ondoren, Markosek beste ikuspuntu bat hartu duela esan daiteke. Bi lagunak egunero elkartzen dira kafetegian eta luzez aritzen dira hizketan, esperientziak eta ezagutzak trukatzen. Markosek asko ikasi du lagunarengandik; ikuspuntu eta pentsamendu irekiago bat izatera bultzatu diolako.

Comentarios
Publicar un comentario