INFERUKO HAUTSAK_Maider Urrutia Martinez

INFERNUKO HAUTSAK

Narrazio labur hau idazteko Jasone Osororen “Tentazioak” ipuina hartu dut abiapuntutzat. Aldi berean, elementu bezala ipuin honetan agertzen diren herriko komun publikoak hartu ditut nire narrazioa idazteko.


Asteko egun normal bat zen. Klaseak astunak eta luzeak ziren, aspergarriak. Minutu batzuk falta ziren jolas ordurako, baina ez nago ziur benetan momentu hori heltzeko desiorik nituen ala ez. Ez, ez nuen nahi. Erlojuaren orratzek uste baino bizkorrago egin zuten aurrera eta kalera irteteko momentua iritsi zen.


Lagunak ikastetxeko atean zeuden itxaroten betiko tokira joateko esperoan. Plaza zeharkatu genuen zuzen eta eskailerak jaitsi genituen. Eskailera ondoan ate bat zegoen, komun publikoena. Bertara joaten ginen jolas ordu guztietan, baina ez pixa egitera. Sartu bezain pronto, hortxe ateratzen zuten tabakoa, pizgailua eta azkenik, kanabisa. Konturatu orduko guztiek zeukaten porro bana ahoan. Niri ez zitzaidan batere egokia iruditzen lagunek egiten zutena eta ez nintzen batere eroso sentitzen giro horretan. Askotan pentsatu nuen lagunez aldatzea edo denbora batez haiengandik urruntzea, baina betiko lagunak ziren eta pena ematen zidan bat-batean hauek alde batera uztea. Pare bat minuturen buruan begiak infernuko sua bezala zituzten. Pare bat minutu eta barre algarak entzuten ziren. Pare bat minutu eta bakea lortu zuten. Pare bat minutu eta iritsi zen, betiko galdera leloa: Zergatik ez duzu probatzen? Izugarrizko lasaitasuna sentitzen da! Eta nik betiko erantzuna eman behar: Ez, ez dut probatu nahi, ongi nago horrela.


Nire lagunak ziren baina urduri jartzen nintzen galdera hori egiten zidaten bakoitzean. Haur batzuk ginenetik ezagutzen genuen elkar eta anai arrebak ginen guztiok, baina galdera hori egunero entzuteak ezinegona sortarazten zidan.


Minutu batzuen ostean nire lasaitasuna heldu zen, klasea sartzeko ordua baitzen. Etxera heltzean koadrilakoen mezu bat jaso nuen: larunbat honetan ikasleon eguna da! desfasatu egingo gara!. Burutik pasatu zitzaidan lehenengo gauza plazako komuna zen. Ez nuen nahi inola ere larunbata heltzea. Zer egingo nuen? joan? etxean geratu? Nahiz eta guztiz konbentzituta ez egon azkenean joatea erabaki nuen, lagunen komentario eta errietak ez jasotzeko.


Larunbata iritsi zen. Goizean euskal dantzak egon ziren herriko dantza taldearen eskutik plazan eta eguerdian bazkaria izan genuen. Dena ondo zihoan gaua iritsi zen arte. Afal ostean plazako tabernara joan ginen zerbait hartzera eta dantzatzera.
Goizeko ordu txikitan lagunak dagoeneko mozkor zeuden eta ez zuten geratzeko asmorik. Bat-batean lagun guztiak tabernatik atera zirela ikusi nuen eta plazako komunetarantz abiatu ziren. Nik ez nuen nahi. Ez nuen egunerokoa jasan nahi, baina joan egin nintzen, ez nuen bakarrik geratzeko inongo asmorik.
 Komunean geundela lagunek poltsa bana atera zuten. Oraingoan ez zen kanabisa. Poltsen barruan hauts zuria zegoen. Lagunek egoerari pare bat buelta eman gabe poltsikoetatik txartelak atera eta poltsak hustu zituzten komun ontzi gainean. Halako batean, koadrilako batek heroina eskaini zidan. Ez nuen erantzun, ezin nuen. Hain blokeatuta nengoen non ezin nuen ia arnasarik hartu! Aldi berean, izugarrizko beroa sentitu nuen gorputz osoan, hanketatik hasita bularreraino. Erantzuten ez nuela ikusita lagunak berriro eskaini zidan eta gainontzekoak ni animatzen hasi ziren nire izena gero eta ozenago kantatuz. Ez nintzen aurretik inoiz horren onartua sentitu nire lagunen artean eta nire izena horren ozen entzutean asko poztu nintzen. Jaietako giroan sartuta eta lagun artean probatzea erabaki nuen. Ez zela horrenbesterako izango pentsatu nuen. “Zer atera daiteke gaizki? behin bakarrik izango da” esan nion nire buruari. Neure burua engainatu nuen. Lagunak bere hautsen erdia eman zidan. Urduri hartu nuen poltsa eta izugarrizko goragalea sentitu nuen. Txartela hartu eta deabruaren hauts txuri hori prestatu nuen. Patrikatik bost euroko billetea atera eta kiribildu egin nuen. Burua altxatu eta lagun guztiak begira nituen. Denek zuten izugarrizko irribarrea aurpegian marraztuta. Ezetz esateko nire azken aukera zen, baina trena pasatu zitzaidan. Konturatu orduko billetearen mutur bat sudurrean nuen sartuta eta burua makurtzen joan nintzen bestearekin hautsa inguratu arte. Arnasketa sakon bat egin eta listo,Amaitu zen, bakea lortu nuen. Ez nituen nire lagunen betiko komentarioak berriro entzun behar. Lagunei begiratzean hauek nire izena berriz oihukatzen eta saltoka hasi ziren niri bultza egiten. Azkenean, bat gehiago nintzen, taldearen barruan nengoen, betiko txepela izateari utzi nion.


Oihuak eta kantak amaitzean komunetatik irtetea eta taberna batera joatea erabaki zuten lagunek. Aterantz gindoazela zerbait gaizki zihoan, ez nuen ezkerreko hanka sentitzen. Gero eskuinekoa lokartu zitzaidan, eta azkenik, gorputz osoa. Lurrera erori eta dardarka hasi nintzen. Ahotik listua ateratzen zitzaidan eta begiak zuri nituen. Lagunek egoera ikusita komunetik alde egin zuten korrika ni bertan utzita.


Orain bai, bakea lortu nuen azkenean. Hainbesteko gorabehera eta presio ostean erabateko bakea. Nork esango luke, lagunik gabe, ni neu bakarrik gau ilun baten erdian, herriko komunetan sobredosiak emanda.


Bat-batean gaueko lasaitasunaren erdian atearen zarata entzun nuen eta honen ostean bi gazteen ahotsa. Pare bat minuturen ostean muxuak eta arnasketa azeleratuak entzuten ziren. Gorputz bi bat eginda, bata bestearena.


Denbora baten ostean, amaitzean arropak jantzi zituzten eta neskak izenarengatik galdetu zion mutilari. Ahotsak geroz eta urrunago entzuten nituen. Nik aldiz, hor jarraitzen nuen lurrean etzanda, mugitu ezinik. Komunean bakarrik nengoela galdera bat etorri zitzaidan burura: zertarako dira komunak?









Comentarios

  1. "Infernuko Hautsak", Maider Urrutiak idatzitako narrazio laburra da, Jasone Osonoren https://ipuingintza2a.blogspot.com/logout?d=https://www.blogger.com/logout-redirect.g?blogID%3D8742066239101815458%26postID%3D560829641903571850"Tentazioak" ipuina hartu duena abiapuntutzat.
    Izenburua irakurtzean, ez nuen horrelako gairik espero, izan ere, fantasiazko gai bat zirudienak, gogor eta inpaktantea izaten bukatu du.

    Gaur egungo egoera da:Drogak,jaiak,lagunak, bortxaketak eta deseroso sentitzeak, azaltzen dira. Eguneroko bizitzan, hainbat gaztek bizitzen dituzten momentuak dira, bertan agertzen direnak. Baina, narrazioa neska batengan zentratzen da, non bere lagunak porroak erretzen dituzten, berak izan ezik. Horrek, neskatoa deseroso sentitzea eragaiten du, bere betiko lagunak izan arrren. Horregatik, bukaeran taldean bat gehiago izateko drogatzea erabakitzen du.

    Istorioa, bakarrizketa batekin kontatzen du, zeinek protagonistaren gomutak eta sentimenduak adierazten dituen bertan. Horrela, burutik pasatzen zaiona jakin dezake momentu guztietan irakurleak eta hurbilagoa izatea lortzen du.


    Hiztegi aberatsa erabiltzen du, hitz konplexuekin, baina horrek ez du istorio ulergaitzak egiten,erraza baita irakurtzeko, eta oso entretenigarria, hala ere azken momentu arte ez dakizu zer den, hala, intigra sortuz.


    Hau guztia irakurri ostean, drogen inguruan pare bat buelta ematera eta hausnartzera zaramatzan narrazio laburra da.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ