HAINBESTEKO MAITASUNA MIN EGITEN DU_Markel Caballero
Karmen, 25 urteko emakumea zen. Atzera begirada bat botatzen zuenean bere aitarekin izandako momentu goxo-goxoak gogoratzen zituen. Txikitan, nahiko errugabea zenez, ez zen konturatu zer egiten ari zitzaion aita, baina orain dela hamar bat urte, harreman sexualak ezagutu zituenean, ohartu egin zen eta aitarekin izandako momentu goxo horiek, momentu nahiko zakarrak eta ez atseginak bilakatu ziren. Handik aurrera, Karmen, bere aitarekin izandako harremanekin bukatu zuen eta egun hartatik ez zuen berriro aitaren berri izan. Karmenen ustetan, bere aitak egiten zuena ez zen bera gizon edo aita txarra zelako baizik eta bere emaztearen heriotzak zulo handi bat utzi zuelako bere bihotzaren barnean.
Karmen bakarrik bizi zen bere Gasteizko etxean. Alokairuan zegoen eta 450 euro ordaintzen zituen hilero. Urte horretan, 2 urte betetzen ziren bere magisteritza titulua lortu zuenetik, 4 urte unibertsitatean ikasten egon ondoren, eta garai hartan eskola batean egiten zuen lan 5 eta 9 urte bitarteko umeak zaintzen.
Karmenek, asko maite zuen umekeriak egitea eta umeekin jolastea, eta beti zegoen prest edozein ume dituen arazoak konpontzeko. Aurreko hilean, 9 urteko neskatxo bat ezagutu zuen, Regina izena zuena eta beraren antza zuena.
Goiz batean, bere lanera heldu zen, betiko moduan, eta Regina izeneko neskatxa ikusi zuen negarrez nesken aldagelaren barruan. Karmen ea zer gertatzen ari zitzaion galdetu eta neskatxoak erantzun zion beste neskak jo egin ziotela eta bere hamarretakoa jan zutela. Oraindik neskatxa biluzik zegoen, eta Karmenek arropa janzten lagundu zion; lehenengo kuleroak, gero, prakak eta kamiseta eta azkenik, galtzerdiak eta zapatak. Bukatzean, Reginak, eskerrak eman zizkion eta goxo-goxo jantzi zuela esan zion. Horrek zerbait gogorarazi zion Karmeni, baina ez zion garrantziarik eman.
Hurrengo asteko asteartean, Karmen bere lanera heldu zen eta bere ikasleen klasera sartzerakoan zenbait barre eta burla ikusi zuen Reginaren aurka. Berehala klase guztia kalera bota zuen eta Reginarekin hizketan hasi zen. Neskatxoak tripako eta buruko min handia zuela esan zion eta medikoarenera joan nahi zuela azaldu zion. Karmenek bere aitari deitzeko asmoa zuen, baina Reginak esan zion bere aita ez zegoela Gasteizen, Iruñean lanean zegoelako. Orduan, Karmenek bere kabuz eraman zuen medikuarenera. Ordu pare bat han egon ondoren, neskatxa bere etxera eramatea eta berarekin geratzea erabaki zuen.
Arratsaldeko 18:00 heldu ziren eta Regina hobeto zegoen. Karmenek dutxa bat hartzeko esan zion eta Reginak eskertu egin zion. Komunean bertan, neskatxa, arropa kentzen hasi eta dutxan sartu zen. Bitartean, Karmenek bere txikitako arropa atera zuen armairutik Reginari usteko. Minutu batzuk ondoren, Reginak bukatu zuen eta Karmen komunean sartu zen. 25 urteko emakumea 9 urteko neskatxoa biluzik ikustean mutu geratu zen eta zerbait gertatu zitzaion buruan. Karmenek arropa alde batean utzi zuen eta Regina laztantzen hasi zen, Regina oso desorientatuta utziz. Karmen bere arropa kentzen hasi zen eta, edozeren menpe egongo balitz bezala, Regina ukitzen eta bortxatzen hasi zen.
Aldi berean, Reginaren aitak, Karmenen helbidea lortu zuen eskolan galdetuz eta bere etxera heltzen ari zen.
Reginak kontzientzia galdu zuen, baina Karmen ez zen konturatu eta ez zuen bortxaketa gelditzen. Bitartean, neskatxoaren aita, pisuaren atarian zegoen etxeko tinbrea jotzeko prest eta, -Din Don-, tinbrea jo zuten. Karmenek bere arropak jartzeko prest zegoenean Regina korrika irten zen komunetik eta atea zabaldu zuen. Bere aitak gertatu zenaren berri izan zuen eta oso amorratuta Karmenen aurka egin zuen.
Ez da Karmenen gorpuaren arrastorik aurkitu.
Markel Caballerok idatzitako Hainbesteko maitasunek min egiten du izeneko istorioa, Iñaki Mujikaren “Regina” ipuinean oinarrituta dago.
ResponderEliminarEz da egunerokotasunean gertatzen den zerbait, baina gaiarekin erlazionatutako kasu asko, egunetik egunera ikus ditzakegu.
Testua ongi garatuta dago, interesgarria iruditu zait, baita entretenigarria ere, izan ere, Karmenek Reginari eginiko bortxaketak ustekabean hartu nau, horrelakoek irakurlea istoriora lotzea eragiten dute.
Gai printzipala bortxaketa da eta 3.pertsonan idatzia dago. Nahiago izango nuke lehenengo pertsonan idatzia egongo balitz, irakurleak bortxatuaren sentimenduekin bat egin ahal izateko eta hartzailea biktimaren egoeran jarriz erreflexiora eramateko.
Idazkera aldetik, akatsik gabekoa da, horretaz gain, hiztegia erabili gabe ongi irakurtzen den narrazioa da. Gramatika aldetik, berriz, akatsik gabekoa, zein adjetibazio oneko idazlana da.
Istorioa Gazteizen kokatua dago, gehienbat Karmen “ Protagonistaren” etxean ez ezik lantokian ere.
Ondorioz, ongi idatzitako istorioa da, gramatikalki aberatsa, baina lehenengo pertsonan idatzia egongo balitz, biktimaren sentimenduak ulertzea errazagoa izango litzake.