Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria



Nik Mikel Ezeizak Ander gitarrista berria deituriko ipuina irakurri behar dut, ipuin hau nik idatzia da eta Jasone Osororen Tentazioak ipuinean oinarrituta dago.

ANDER GITARRISTA BERRIA

Udako egun eguzkitsu batean, begiak ireki esnatzerakoan egutegira begiratu eta bai horrenbeste itxarondako eguna, uztailaren 21a. Sopelanako jaiak hasita zeuden iadanik, Anderren etxean nabaria zen ezinegona ilusioarengatik. Goizeko bederatzi eta erdiak ziren eta Ander esnatu berri zen, egunero bezala kafesnea gertatu zuen eta mahaira zihoala, musika entzun zuen, soinu hura sukaldeko balkoitik zetorren, bertara hurbildu eta txistuaren soinuarekin hartu zuen kafesnea.


Duela hilabete gutxi gora behera, herriko jaien arduraduna hurbildu zitzaion Anderri. Ander, izan ere, musikaria zen. Ez zen musika talderen baten partaide, etxean jotzen zuen soilik gitarra, egia esan, izugarrizko talentua zeukala esaten zuen bere aita Felixek. Jaien arduraduna (Leire), bizilaguna zen eta noizbehinka entzuten zuen soinu hura, hau ere mutilak zeukan talentuaren jakinean zegoen.

Ander, Herriko taberna batean lagunekin zegoela Leire gerturatu zen hurrengoa esanez:

-Kaixo Ander! biok bakarrik hitz egin dezakegu?-Esan zuen Leirek
-Bai noski.-Erantzun zuen Anderrek
-Bueno, dakizunez, hilabete barru herriko jaiak hasiko dira. Musikarien bila gabiltza, izan ere, kontratatuta geneukan talde batek kale egin digu azken momentuan eta zugan pentsatu dugu, zer deritzozu?-Leirek
-Egia esan gustatuko litzaidake baina ez naiz sekula eszenatoki batera igo, beraz hobe ez, ez dut uste ideia ona izango denik.-Anderrek
-Zure beharra daukagu, zu zara aukera bakarra, animatu zaitez mutil.-Leirek
-Tira, ongi da, baina nik ez daukat nire abesti propiorik, beste artista batzuen abestiak kantatu beharko ditut- Anderrek
-Zaude lasai, eta eskerrik asko hitz egingo dugu.-Leirek


Uztailaren 21a, egun handia Anderrentzat. Jaien lehenengo egunean ez zuen kalera irteterik nahi ahotsa urratuko zuelakoan, baina bere gurasoek bueltatxo bat baino ez egiteko konbentzitu zuten azkenean, lagunekin bi trago baino ez zituen hartu eta etxera bueltatu zen. Gau hartan ezin izan zuen lorik egin urduritasuna zela eta.

Hurrengo eguneko goiza luze egin zitzaion, baina azkenean bazkalordua iritsi zen. Familia guztia elkartu zen sukaldean bazkaltzeko eta bertan gaueko kontzertuari buruz ere hitz egin zuten hainbat elkarrizketa desberdinen artean.

-Zer moduz seme? Urduri ikusten zaitut- Galdetu zuen Felixek
-Bai egia esan oso urduri nago.-Erantzun zuen Anderrek.
-Zaude lasai, ziur nago ederki egingo duzula, erakutsi herriari nor zaren!-Felixek

Gaueko hamarrak, kontzertua hasteko 30 minutu falta ziren. Bazirudien Ander prest zegoela, plaza goraino betea zegoen, lehenengo aldia zen herriko gazte batek jaietan jotzen zuena. Kontzertua hasi zen azkenean, guztia ondo zihoan, lehenengo zortzi abestiak izugarri ondo jo eta abestu zituen, baina bat-batean, isildu egin zen, letra ahaztu zitzaion. Isiluneko lau segundo luzeren ondoren, neska bat igo zen eszenatokira eta abesti hura kantatzen jarraitu zuen, jarraian, biek abestu zuten.

Gaua iritsi zen, Ander kaletik zihoala jendea gerturatzen zitzaion zoriontzeko emandako kontzertuarengatik. Lehenengo tabernara sartu bezain laster neska hura ikusi zuen barran, oso ederra baitzen eta berarengana hurbildu zen. Gertatutakoari buruz elkarrizketa luze baten ondoren tabernatik irten ziren elkarri eskutik helduta. Komun publikoetan sartu ziren eta txortaldi zoragarri bat izan zuten, elkarren arteko azken hitzak “nola deitzen zara?” izan ziren.

Comentarios

  1. Mikel Ezeizak idatzitako liburua, "Ander Gitarrista Berria" du izenburutzat. Kontakizuna ez da luzeegia, orri batekoa baizik. Protagonista nagusia, Ander izeneko gizon bat da, gitarra jotzea maite duena.

    Ezeizak idatzitako istorioa oso errez ulertu dut, ez dut irakurtzeko sailtasunik izan, ageri diren elkarrizketek irakurterrazak eta ulergarriak izaten lagundu baitute.

    Hizkuntza eta erakarpen aldetik, euskara batuan idatzita dagoen liburua da. Hasieratik saiatzen da hurbiltasuna lortzen irakurlea interesatuta edukitzeko helburuarekin eta zenbait elkarrizketetaz baliatuz.

    Jorratzen duen gaia, "Ander bere lehenengo kontzertua eman behar duenekoa", nahiko sinplea dela iruditzen zait. Aldi berean, Ezeizak sortutako pertsonaiak nahiko aspergarriak direla uste dut, baina istorioaren bukaeran agertzen den neskatxoak kontakizuna interesgarriagoa bilakatazen du. Istorioa, herri bateko jaietan kokatuta dago, pertsonaiak zenbait taberna eta eszenatoki batzuetetan ageri diren bitartean.

    Laburbilduz, istorioa nahiko sinplea izan arren, bertan oso murgilduta nabari dut neure burua, eta irakurtzea merezi izan duela uste dut.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ