BARROTEEN ISILTASUNA_Maialen.Fernandez


GRABAKETA (Barroteen isiltasuna)
Narrazio labur hau idazteko Iban Zalduaren “Dena” narrazio laburra aukeratu dut.
Aneri, bertako protagonistari ondoren zer gertatzen zaion kontatzeko, istorioaren jarraipena eginez eta pertsonai berri bat sartuz.

BARROTEEN ISILTASUNA

Gaur kartzelara noa, gertaera baten inguruan hiltzailearekin hitz egitera.
Hiltzaileak Ane du izena eta 12 urte zituela, bere lagunaren aitona hil zuen neska bat da, hirian oso ezaguna ,hain zuzen ere. Gaur egun, 35 urte ditu eta 3 urte dela sartu zuten kartzelan.
Bere lehenengo elkarrizketa izango da kazetari batekin zeren eta, poliziekin eta ikertzaileekin behin baino gehiagotan hitz egin baitu.
Kazetari moduan, nire lana daukat jokoan, beraz, primeran egin beharko dut Kartzelan. Berarekin dauden ardudadunek hainbat datu eman didate nolakoa den jakiteko.
Guztiek gauza bera esan dute: neska alaia,bipolarra eta bere taldekideekin ongi konpontzen dena.
Horretaz gain, poliziek emandako argazki batean ikusi dudanez, fisikoki melena beltza darama, sudurrean “septum” bat eta garaiera handiko neska bat dirudi.
Kotxetik irten naiz berarekin elkartzeko irrikaz, galderak behin eta berriz errepikatu ditut nire buruan guztia ongi irteteko nahiaz.
Sartu ahala bertan ikusi dut, mahai ondoko eserleku batean eserita, ni bere parekoan eseri eta, elkarri agurtu ondoren, nire galdera sortak botatzeko asmoz, bere istorioa kontatzen hasi zait nik galdera bat bera ere egin gabe.



“16 urte, 88 egun, 15 minutu eta 03 segundo, orain 04 sg,05 sg... nire lagunaren aitona hil nuela. Burua joan zitzaidan, baina une horretan sentitzen nuena egin nuen. Beharra nuen bera hiltzeko, nire birraitonari omenaldi bat egin eta barruan neukan amorrua, behin betiko desagertu ahal izateko.
Berak nire birraitona hil zuen eta nik bera hil behar nuen, horrela ,nire birraitonak sentitutakoa sentituko zuela pentsatu nuen.
Garai hartan, nik 12 urte nituen, baina plana pentsatzen urteak neramatzan. Guztia pentsatuta neukan, ahaztuko ez dudan egunean, 1997ko martxoaren 31an., Ez zuen inork espero, berak ere ez.
Bera zen etxean zegoen nagusi bakarra, bere ilobaren urtebetetze festa zen. Gurasoak kalera joan ziren zerbait erostera ,beraz, momentu bat aurkitu behar nuen bera hil ahal izateko. Hortaz, freskagarri bat eskaini nion bertan, pozoia zeukana. Ondoren,irmoki ilobaren ordenagailu gelara gonbidatu nuen Wikipedian bere izen- abizenak bila zitzan eta bertan, ustekabearekin batera, edari pozoiarekin lurrera jausi eta zerura joateko.
Ni behean nengoen guztia gertatu zenean ,eta esan beharra daukat, asko gustatuko litzaidakeela zitzaidala bere ezustekoa eta bere beldur aurpegia ikustea.
Gizonaren seme-alabek aurkitu zuten eta momentu hartan etxetik alde egin behar izan genuen.
Polizie asko kostatu zitzaien kasua aztertzea, baina lortu zuten hiltzailea aurkitzea.
2013ko maiatzaren 5.egunean etxean bakarrik nengoela,poliziak nire etxera etorri ziren eta itaunketa gelara eraman ninduten.Bertan, hainbat galdera egin zidaten eta handik kartzelara.
Itaunketan, nik espero nituen galdera andan egin zidaten ,baina, zehatz bat egon zen: “zergatik?” eta nik oso argi erantzun nien.
Garbi neukan nor zen salataria, bere iloba, hain zuzen ere.Gizona hil zenetik salatu ninduen, baina momentu horietan ez zuen inork sinesten 12 urteko neskatila bat bainintzen.
Psikologoek galdera bera egiten didate kartzelan sartu nintzen momentutik, ea damutzen naizen, nire erantzuna garbia izaten da beti: EZ!


Eta orain zuri egingo dizut galdera bat: zer egingo zenuke 8 edo 9 urteaz, zure gurasoek zure birraitona, parean daukazun gizonak, hil zuela esatean?”
Momentu horretan, bera isildu eta ni harrituta geratu naiz. Inoiz egin  gabeko galdera guztiak erantzun ditu eta gutxi balitz, niri galdera bat eginez.
Galdera bota eta 3 bat segundotara emakumea jaiki eta alde egin du ni gela txiki eta txuri hartan bakarrik eta pentsakor utzirik.

Kartzelatik etorri eta hurrengo egunetan, berak egindako galdera nire buruan bueltaka dabil.
Azkenean, artikuluaren bukaeran, niri egindako galdera ipintzea erabaki dut jendeari pentsa arazteko.
Artikulua argitaratu eta, egun batzuetara, artikulu horretan idatzitako galderarengatik lanpostu bat eman didatela esaten didate.

Neskak ,nik ezer esan gabe bere istorioa kontatzea eta bukaerako galdera botatzea ez dut inoiz ahaztuko.

Comentarios

  1. Maialen Fernandezek egindako Iban Zalduaren Dena ipuinaren jarraipenak liluratuta utzi nau. Narrazio originalak, galdera ugari uzten ditu zabalik, eta behin baino gehiagotan irakurtzea ia beharrezkoa da honen xarma arrapatu ahal izateko. Fernandezek egin duen moldaketak, ingelesez esaten den bezala "behind the scenes" ikusteko aukera ematen dio irakurleari, pertsona nagusiak noiz, nola eta batez ere, egiten duena zergatik egiten duen azalduz.

    Beti gustatu izan zait irakurtzen ditudan eleberri eta kontakizun motzetan pertsonaiak ezagutu eta beraiekin lotura antzeko bat sentitzea, eta hori da, hain zuzen ere, Barroteen Isiltasunak eskeini didana. Gainera, bukaera aldean planteatzen den galdera horrek pentsakor utzi nau, izan ere, istorio honetan, nor da erruduna? Eta nor biktima? Bizitza bizitzaren truke ordaintzen al da?

    Argi geratu den bezala, pertsonalki oso interesgarria iruditzeaz gain, irakurterraz eta erosoa dela deritzot, sinpletasunean edo errepikapenetan erori gabe. Hizkuntza petoa zein aberatsa erabilita ere, irakurleok Denari buruz izan genezakeen edozein zalantza era eraginkor eta politean argituz, haratago ikustera bultzatzen gaitu.

    Hori guztia dela eta, kartsuki gomendatzen diot Iban Zalduarenean ni bezain beste murgildu zen edozeini Fernandezena irakurtzea. Gainera, berak egindako irakurketa ere badago, nagixeagoak direnentzat. Hala ere, ez dut inondik inora uste hau norbaiti beharrezkoa egingo zaionik, esperientzia nabarmenki aberasten badu ere.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ