NIRE HAURTZAROA_Iker Romero

Ipuinaren audioa

Nire haurtzaroa-Iker Romero


Aita faltan botatzen dut. Oraindik gogoratzen dut aitarengandik banandu ninduten eguna. Zerbitzu sozialak etxera etorri ziren, eta ni etxetik hartu ninduten. Garrasika nengoen, ez bainuen etxetik joan nahi aita gabe. Gogoratzen ditut baita bi erizainekin batera bi ertzain agertu zirela aita atxilotzeko. Etxeko atarian gertatu zen dena.etorri zitzaizkigun bi erizainek besotik hartu ninduten, eta kostata etxetik kanpo atera ninduten, bitartean ni erizainen besoetatik askatzen saiatzen nintzen, aita besarkatu guran, baina nahiak alferrikakoak izan ziren. Arrastaka atetik ateratzen ari nindutela, malkoen artean, aitaren aurpegia ikusteko gai izan nintzen. Aita lurrean botata zegoen eta ertzain bat  haren gainean. Lurrean botata zegoela aitaren azkenengo hitzak entzun nituen: “Barka iezadazu maite”.






Alaba bakarra izan nintzen, gainera ama erditu ninduenean hil egin zen, beraz, aita eta biok bakarrik ginen. Aitak, ahal zuenean, Amari buruzko istorioak kontatzen zizkidan, asko nabari zitekeen oso maite zutela elkar. Bere heriotzak pena handia eman zion. Beti errukitu sentitu izan naiz, eta aitari behin baino gehiagotan galdetzen nion ea amaren heriotza nire errua izan ote zen, eta berak, ez esateko txorakeriarik esaten zidan. Amaren argazkiak erakusten zizkidan. Harrigarria da nolako antza dugun: Biok ile luze horikoak gara, itsasoa bezalako begi urdinak ditugu… eta bioi soineko dotoreak eta ahal bada lorez beterikoak janztea gustatzen zaigu.

Aitak oso maite ninduen, nitaz asko kezkatzen zen. Arazo bat izanez gero , bera beti han zegoen ni kontsolatzeko. Gaixorik nintzenean adibidez, ez zen lanera joaten ni zaintzearren, eta egun osoa pasatzen genuen ohean ipuinak irakurtzen lokartu arte. Horietariko egun batean ,ohean esna nintzela, aitak lo jarraitzen zuen, eta ez nuenez ezer egitekorik, berari begiratzen hasi nintzaion eta barne poztasun bat sortu zitzaidan nire barnealdean. Eskolakoek asko zirikatzen ninduten guraso bakarra izateagatik, baina ni ,egia esan, zoriontsu nintzen aitaren alboan, eta ez nuen, aitaz gain, beste guraso baten beharrik sentitzen. Nahikoa nuen aitarekin, bera handiegia eta indartsuegia baitzen amarena eta aitarena egiteko. Irribarre keinu bat irten zitzaidan ahotik. Hari besarkatuta etzan nintzen eta amets goxo batek induzitu ninduen hurrengo orduetarako.

Baina azken urteetan gorriak ikusi genituen etxean. Aita lan egiten zuen lantegia itxi egin zen eta paroan gelditu zen. Paroak ematen zuen ordaina ez zen nahikoa etxeko gastuak ordaintzeko, eta hileroko fakturak ordaindu ahal izateko, ahal beste sakrifizio egiten genituen: gutxiago erosten genuen, ez genuen ia jatekorik… Aitaren adiskide batek utzitako diruari esker kostata aurre egiten genion hilari.

Egindakoak ez ziren nahikoak izaten, eta zorrak pilatzen hasi zitzaizkigun. Gainera, etxean sortzen ziren liskarrak ez zuten batere laguntzen. Behin baino gehiagotan haserretu izan nintzen aitarekin, arropak txiki geratzen zitzaizkidalako eta ez nuelako eskolara horrela joaterik nahi.

Etsialdi sakon batean sartu zen aita, eta depresiboak hartzen hasi zen, zoratze punturaino. Edaten hasi zen ere, eta gauero mozkortuta heltzen zen etxera. Halakoetan beldurra ematen zidan, oihuka heltzen zen etxera eta ezer esaten banion jo egiten zidan. Etxeko egoera jasanezina zen, hain jasanezina , non behin baino gehiagotan polizia etxean azaldu zitzaigun bizilagunek deituta.

Aitarekin egoera horiek bizi izan arren, maitatzen jarraitzen nuen. Aita gaixo zegoen eta nire ardura zen bera zaintzea, ni gaixo nintzenean bera zaintzen ninduen bezala. Baina muga gainditu zuen, eta etxera mozkor etorri zen egun batean, bortxatu egin ninduen.

Ordutik, 10 urte pasatu dira, eta orain familia jator batek etxean hartu nau. Pozik bizi naiz, hala ere, ezingo dut inoiz aitarekin bizitakoak burutik kenduko. Non izango ote da orain?

Eskutan dudan semea berea dela jakingo balu…...

Comentarios

Entradas populares de este blog

Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ