PARKEKO HILKETA MISTERIOTSUAK_JOSU ALEGRIA

Nik Josu Alegriak “Parkeko hilketa misteriotsuak” deituriko ipuina irakurri behar dut. Ipuin hau nik idatzia da eta Jon Miranderen “Gauez parke batean” ipuinean oinarritua dago.

PARKEKO HILKETA MISTERIOTSUAK-JOSU ALEGRIA

Urtero bezala udaberria iritsi zen eta andereari berriz ere parkera itzultzeko gogoa sortu zitzaion. Bere etxetik irten zen Donostiako alde zaharra gurutzatu zuen eta autobus geltokira heldu zen. Bertan, Gasteiza joateko txartela eskatu zuen leihatilan, eta autobusera joan zen. 15:15etan Gasteiza iritsi zen eta tranbiaz Andre Mari Zuriaren enparantzara iritsi zen. Urtero bezala parkera itzultzeko bideari ekin zion, baina bidea eta inguruko giroa aldatua zeudela sumatu zuen. Parkea zegoen tokira iristean anderea harrituta gelditu zen bertan ikusi zuenaz. Parkea guztiz aldatua zegoela konturatu zen, ez zegoen zuhaitz handirik, etxe berriak eraiki zituzten lehen aintzira txiki bat zegoen tokian. Aurreko urteetako ikasle, eskola-haurrak eta bikote maiteminduak ere desagertu egin ziren. Gainera, jende asko zebilen aurrera eta atzera eta ez zegoen lehen egoten zen lasaitasunik. Horrek asko urduritu zuen anderea ez zekielako zer egin, berak urtero egiten zuen erritua burutu eta berriz ere etxera itzultzea nahi zuen bere lasaitasunera. Baina, ezingo zuela ezer egin konturatu zen jende larregi zegoelako bertan eta horrek bera arriskuan jartzen zuelako. Orduan, jarleku batean eseri eta pentsatzeari ekin zion.

Lehenengo, gaua izan arte itxarotea pentsatu zuen, eta orduan, jende gutxi zebilenean erritua burutzea. Baina konturatu zen etxeetako pertsonek zaratak entzungo zituztela eta bera arriskuan egongo zela. Horregatik baztertu zuen aukera hori. Ondoren, etxera itzultzea, beste toki berri bat aurkitzea eta beste egun batean bertan hilketa garatzea otu zitzaion. Momentuan konturatu zen hau ezin zuela egin, izan ere, urtero, egun berean burutu behar zuen erailketa. Azkenik, Salburua parkeaz oroitu zen eta bertara joateko taxi bat hartu zuen, izan ere, andereak ez zeukan osasun bikaina eta denbora luzez ibiltzen bazen hankek min egiten zieten. Toki berria zen anderearentzat, inoiz egon gabekoa, eta laguntza eskatu behar izan zuen. Sarreran familia bat ikusi zuen eta hauei galdetu zien:

     - Kaixo, arratsaldeon! - esan zuen andereak
     - Kaixo! - erantzun zion gizonak
     - Nondik joan naiteke lasai egoteko parkeko izkinaren batera? - andereak
     - Hemendik aurrera jarraituta eta hurrengo bidegurutzean ezkerretara hartzen baduzu eserleku bat aurkituko duzu oso ikuspegi politarekin. Bertan, inork ez dizu enbarazu egingo.
     - Eskerrik asko. Agur - erantzun zion andereak eta bere helmuga berrirantz abiatu zen.

Hamar minutu ibili ostean, ikusi zuen eserlekua. Bertara iritsi eta sagar bat jan zuen indarrak berreskuratzeko. 15 minutu ondoren, emakume bat bere albora joan zen, bertatik, parkean zeuden animaliak ikusteko toki ederra zelako. Baina ez zekien arriskuan zegoenik eta anderearekin hitz egiten hasi zen.

     - Kaixo! Nire izena Josefina da - esan zion 75 urte inguruko emakumeak
     - Arratsalde on! ni Cristina naiz - erantzun zion andereak
     - Oso eguraldi ona egiten du, eta oso polita da toki hau bertako animaliak ederto ikusi ahal izateko- aipatu zion Josefinak
     - Bai - isilik gelditu zen, zer egin behar zuen pentsatzen zuen bitartean.
     - Nongoa zara? Inoiz ez zaitut parke honetan ikusi eta ni egunero etortzen naiz, animaliak izugarri atsegin baititut - azaldu zion Josefinak
     - Ni Donostiakoa naiz, eta hiltzaile bat naiz. Urtero egun eta toki berean pertsona bat hiltzen dut, baina gaur toki horretara iristean oso aldatua zegoela ikusi dut eta bertan ezin nuela inor hil eta toki eder honetara etortzea erabaki dut. - aitortu zion Cristinak.
Barre egin zuen Josefinak
     - Oso barregarria! - erantzun zion Josefinak eta barre egiten jarraitu zuen
Barreka zebilen bitartean Cristina zutitu, lepotik heldu eta Josefina itotzen ari zen bitartean zera esan zion:
     - Ez da barre egitekoa, egia da. Eta gaur zu izango zara nire biktima.

Eta begiak zuritu eta arnasa eten zitzaionean aske utzi zuen eta bankuaren hanketara jausi zen Josefina, hilda.
 Berriz ere urtero bezala etxerako bidea hartu zuenean arratsaldeko zortziak izango ziren eta iluntzen ari zen. Parketik irten eta taxi bat eskatu zuen autobus geltokira itzultzeko. Ezer ez balitz gertatu bezala taxian sartu eta autobus geltokira joan zen.

Gasteizen Donostiara zihoan autobusaren zain zegoela polizia autobus-geltokian sartu zela ikusi zuen. Bera bilatzen hari (Mesedezzzzzz!!!!)zirela pentsatu zuen eta ihes egiteko pentsamenduetan murgilduta zegoen bitartean poliziak inguratu zuen. Polizia autoan sartu zuten eta polizia-etxera eraman. Bertara iristean zertaz akusatzen zuten galdetu zuen Cristinak. Beraiek hilketa baten egilea izan zitekeela eta bada ezpada bera atxilotu behar zutela azaldu zien. Aztoratu egin zen eta ertzainei tontokeria bat esaten ari zirela esan zien. Ertzainek lasaitzeko eskatu zioten, baina ez zela lasaitzen ikustean ziegan sartu zuten, apur bat erlaxatu arte.

Bitartean, ertzainek ikerketa lanetan jarraitu zuten, eta konturatu ziren urtero egun berean Gasteizko parke batean pertsona bat hilda agertzen zela eta denak itota agertu zirela. Orduan, jabetu ziren Cristina izan zela beste urteetan lau pertsona hil zituena. Cristina ziegatik atera eta galdera batzuk egiten hasiaz bat aitortu zuen bera izan zela urte guzti haietan hilketak egin zituen pertsona. Baina ertzainei galdetu zien ea nola harrapatu zuten, eta ertzainek azaldu zioten, bankuaren inguruko zuhaitzetan kamerak gordeta zeudela bertako animaliak ikusteko eta bertan hilketa grabatu zutela. Cristina kartzelan sartu zuten bost hilketaz leporatuta, baina ez zen luze egon barruan, izan ere, bertan sartu eta lehengo gauean bihotzekoak eman zion eta hurrengo egunean hilik agertu zen bere ohean, irribarre batekin bere hilketez harro egongo balitz bezala.


Comentarios

  1. Irakurri dudan ipuina,Parkeko hilketa misteriotsuak du izena.Egilea Josu alegria da, gelako adiskideetako bat dena.Jon Miranderen "Gauez parke batean" ipuinean oinarrituta dago,liburu honi buruz informazio gehiago eman digu.

    Istorioa udaberri aldera kokatuta dago eta anderea da protagonista nagusia, nahiz eta gizon eta emakume bat ere agertu.Pertsonaiak ez daude garatuta, ez dakigu zenbat urte diztuten eta ez dago haien inguruko deskribapenik.Narratzaileak, protagonistak Gasteizen urtero egiten duena kontatzen du.

    Estiloari errepataruz gero, nahiko simplea eta ulertzeko erraza egin zait, ez ditu deskribapen ugaririk eta zehatzik egiten. Pertsonaien artean elkarrizketak daude, honek bizkortasuna ematen baitio ipuinari.

    Ez du lexiko oso aberatsa, beraz, lehen esan bezala irakurtzeko eta ulertzeko erraza egin zait, edonork ulertu dezakeen istorioa da hau.Gainera, errepikapenak alde batera uzten saiatzen baita.Horregatik, irakurketa ez da hain astuna egiten.

    Ondorioz, esan dezaket gomendatzen dudan ipuina dela, irakurketa entretenagarria eskaintzen duena.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ