TENTALDIAN ERORTZEAREN EZ-BEHARRA Beñat Biteri



Jasone Osororen Tentazioak ipuinaren jarraipena:


TENTALDIAN ERORTZEAREN EZ-BEHARRA

- Asier dut izena, lagunentzat berriz Axi, Zu?
- Ni Iratxe naiz
- Joango al gara Tira-Bira izeneko taberna ilun hartara?
- Ongi da, nire lagunak ere bertan egongo dira eta.

Iratxe tabernara bidean bere lagunei Whatsappez non zeuden galdetu zien, baina ez zuen inork erantzuten. Mugikorretik deika hasi zen, baina ez zuen inork hartzen. Tira-Bira tabernara sartu bezain azkar, Asierren lagunak ere ez zeudela jabetu ziren. Ja-da etxean egongo ziren, seguruenik ohe gainean zorabiatuta lo egin ezinka, Mozkorraren kontuak.

- Lagunak etxean egon arren hartuko al ditugu tragu pare bat? -galdetu zion Asierrek
- Noski, nik orain ez dut etxera joateko gogorik. - erantzun zion Iratxek

Barrara hurbildu eta bakoitzak bere kalimotxoa eskatu zuten. Asierrek berriz ere berak ordainduko zuela esan zion eta oraingoan Iratxek, gaztearen eskaintza onartu behar izan zuen. Kalimotxoa eskuan, biak pistara hurreratu ziren eta dantza egiteari ekin zioten. Bata bestearekin gero eta erosoago sentitzen ziren. Goizeko 4ak besterik ez ziren eta ez zuten etxera itzultzeko finkatutako ordurik. Izan ere, Asierren gurasoak Argentinan zeuden. Familiako arropa dendako jaketak saltzera zindoazela esan zioten Asierri, baina droga kontuekin ari ziren eta aste bete egingo zuten bertan. Bestalde, Iratxeren gurasoak ganorabako zamarrak ziren eta alabak nahi zuena egiten zuen. Goizeko seiak aldera bi gazteek pistan jarraitzen zuten, batak besteari ebaturik.

- Joango al gara etxeruntz? Hankak leherturik ditut.-galdetu zion Asierrek
- Ados, nik ere zapata hauekin hanka-azpiak minduta ditut. -erantzun zion Iratxek

Tabernatik irten eta biak elkarrekin Barrenkale aldera joan ziren, izan ere, bata bestearengandik gertu bizi ziren.

- Nire etxea bertan dago, nahi al duzu bertan lo egin? nire gurasoak kanpoan daude eta etxean bakarrik nago. - eskaini zion Asierrek
- Ideia ona, ez daukat gehiago ibiltzeko gogorik.


Asier bere portaleko atera hurbildu eta atea zabaldu zuen Iratxeri aurretik pasatzeko eskainiz. Igogailuan igo ziren Asierren 3.solairuko etxera. Asier hirugihar pixka bat sukaldatzen hasi zen eta bitartean Iratxe dutxatu egin zen. Asierrek bientzat sukaldatu zuen, beraz, ondoren bera dutxatu bitartean Iratxek hirugiharra jan zuen. Goizeko 07:00 etan elkarrekin oheratu ziren eta 14:00 ak arte ez ziren esnatu.
 Iratxeren ama goizeko 10:00etan esnatu eta Iratxe ez zegoela ikusterakoan mugikor bidez bere alabaren lagunei deitzen hasi zen baina ez zuen inork hartzen. Anek, Iratxeren lagun minak, mugikorra hartu eta Iratxeren amaren deiak ikustean, deitu egin zion. Amak Iratxe non zegoen galdetu zion eta Anek gaueko 02:00 etatik ez zuela ikusi esan zion, beraz, Anerekin hitz egin eta segituan 112 ra deitu zuen, bere alaba desagertu zela esanez.
Ertzainek ikerketa hasi zuten, baina ez zuten inondik aurkitzen. Iratxe eta Asier esnatu zirenean, telebista piztu eta ertzainak Iratxeren bila zebiltzala ikusi zuten.

- Iratxe joan zaitez etxera oraintxe bertan, Zure gurasoak arduratuta egongo dira! -esan zion Asierrek
- Itxaron, ideia bat eduki du Joango al gara biok hemendik urrun bizitzera? -proposatu zion Iratxek
- Soratu egin zara ala zer? zure gurasoek bart gauetik ez dakite non zauden eta alde egin nahi duzu? erantzun zion Asierrek


Halako batean, 5 gizon argentinarrek Asierren etxeko atea zabaldu, lotu eta furgoneta batean sartu zituzten. Jeringa bat sentitu zuten beraien eskuineko besoan eta hurrengo egunean Argentinan esnatu ziren. Droga kontuekin eta pertsonen trafikoarekin ari ziren argentinar batzuk logela batean gatibu zituzten.

Asierren gurasoak droga erostera joan ziren eta Gazteak bere aitaren ahotsa ezagutu zuen. Orduan, garrasika hasi ziren eta Aitak drogagatik ordaindu behar zuenaren bikoitza ordaindu zuen biak etxera eraman ahal izateko.

Guzti honen ostean, Iratxe bere gurasoengana itzuli zen eta gertatutakoa kontatu zien. Bere gurasoek Asier gehiago ikustea debekatu zioten, baina Asierrekin geratzen jarraitu zuen. Gaztearen gurasoek droga kontsumitzeari utzi zioten eta Asierrek neska lagunarekin pisu bat alokatu, eta lanean hasi ziren.














Beñat Biteri

Comentarios

  1. Jasone Osororen Tentazioak ipuinaren jarraipena da Beñat Biterik idatzia. "Tentaldian erortzearen ez-beharra" deiturikoa. Istorioa oso interesgarria dela iruditzen zait, bere gaiari eta idatzitako moduari esker.

    Ipuinak hizkuntza maila egokia dauka, ortografia eta puntuazio akats txikirenbatzuk eduki arren, nagusiki oso ongi idatzia dago. Hizkuntza maila hau edukitzeak oso ulergarria izatea eragiten du, izan ere, ez dauzka hitz arraro edo konplexurik. Hau da, edozeinek ulertzeko modukoa da, euskaldun berrietatik hasi eta zaharretaraino.

    Istorioak ez dauzka pertsonaien deskribapen oso konplexurik. Beraien egoera apurbat gainetik kontatzen du eta nahikoa da, bestela, oso astuna bilakatuko litzateke. Gainera, gaur egungo gai bat jorratzen du, toki oso ohikoetan kokatua. Horrek irakurleari irakutzen jarraitzeko griña sortzen dio.

    Guzti honen ondorioz, liburua irakurterraza da. Nahiz eta adin guztietako jendearentzat egokia izan nire ustez jende gazteari gomendatzeko istorioa da, maitasuna eta droga kontuak uztartzen dituelako, gazte askoren gogoko bi gaiak. Honetaz gain, irakurzaletasuna ez daukatenei ere gomendatzeko liburu bikaina da, irakurtzen hasi orduko bere hitzetan harrapatzen baitu irakurlea. Halaxe gertatu zait niri. Hasieran beste edozein maitasun istorio bezalakoa dela iruditu arren, irakurri ahala oso desberdina dela konturatzen da irakurlea eta honek egiten du berezi.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Mikel Ezeiza Ander gitarrista berria

IRAUPENAREN ZERGATIA(Jokin Murillo)

PORTUKO MUTILA ("IZEN HAUSKORRAK"-EN JARRAIPENA) - MIKEL GALVEZ